Agaricus koelerionensis

Agaricus koelerionensis Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da. Bigarren mailako jangarria, oina botatzea komeni da.

Agaricus koelerionensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus koelerionensis
Bon, 1980

Sinonimoa: Agaricus koelerionis, Psalliota variegata var. koelerionis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, goian lautua, ertza soberakinekin. Kapelaren azala arre koloreko ezkata zentrokideekin, erdialdera ugariago.

Orria: Libreak, zuri-arrosa kolorekoak arre kolorera biratuz, ertz zurixkarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 12 cm arteko garaierakoa, iletsua, zuria, eraztun zabala bezala.

Haragia: Sendoa, zuria, arrosa kolorez tindatzen.[1]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Agaricus impudicus delakoak, antz handia du, honen habitata koniferoen basoak dira, kapelaren azala argiagoa du, ezkatak ez hain arre kolorekoak, trinkoak eta oin luzeagoa. Agaricus koelerionis var. paucicystidia aldaerak ere, habitat bera du, baina txikiagoa da, kapelaren azala ezkatatsuagoa eta tonalitate biziagoak ditu.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Baso hostoerorkorren soilguneetan. Lur hareatsuetan ere aipatzen da, itsasertzeko dunetan.

Banaketa eremua aldatu

Frantzia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia., Es or..
  3. Agaricus koelerionensis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu