Agaricus heimii Agaricaceae familiako onddoa da.

Agaricus heimii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus heimii
Bon, 1985

Sinonimoak: Agaricus altipes, Agaricus albosericeus, Agaricus aestivalis var. veneris.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, baina erdian lautua, zuria horirako joerarekin, batez ere ukitzean, fibrila erradial ñimiñoz apaindua, ertzean argia.

Orriak: Estu samar, zabalak ez, hasieran arrosa zurbilak, gero arrexka ilunak, oinera mehetuak.

Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierarekin eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametroarekin. Zilindrikoa, goialdean mehetua, harroa, gero barnehutsa, fibrilak estu, zuria, zahartzean horirako eta arrosarako joerarekin. Eraztuna goian, zorroratzen, hauskorra.

Haragia: Ez oso trinkoa, zuria arrosa koloreko ñabardura batzuekin oinean. Usain atseginekoa, pixka bat anisarena.[1]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik. Veneris epitetoa berriz latinetik, edertasuna, grazia esan nahi duen, “venus, veneris” hitzetik. Bere itxura ederragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua

aldatu

Tamaina nabarmena eta kapela eta oinaren gainazala apur bat zimurtua dira ezaugarriak. Normalean udaberrian hazten da perretxiko hau.

Sasoia eta lekua

aldatu

Oso goiz, ia udaberrian. Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Apeak, Austria, Alemania, Frantzia, Portugal, Estonia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 77 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Agaricus heimii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu