Aditz perifrastikoa edo aditz elkartua bi hitzez osatuta dagoen aditza da. Aditz trinkoetan informazio guztia hitz bakar batean bilduta dago (nator; daramatzat; dakarzkit), baina perifrastikoetan, bi hitzetan ematen da (etortzen naiz; eramaten ditut; ekartzen dizkit):

  • Batetik, etortzen, eramaten eta ekartzen aditz nagusiez, esanahia eta aspektua ([± bukatua], [± gerokoa]) adierazten dira:
    • Zer gertatzen da? Ni etortzen naizela. Gauza batzuk eramaten ditudala; Gauza batzuk ekartzen dizkidala.
    • Noiz? Beti. Askotan.
  • Bestetik, naiz, ditut eta dizkit aditz laguntzaileez, pertsona (singularrezkoa ala pluralezkoa; lehena, bigarrena ala hirugarrena), modua (indikatiboa, ahalezkoa, subjuntiboa ala agintera) eta denbora ([± iragana]) agertzen dira:
    • Nor etortzen da? Ni.
    • Nork eramaten ditu gauzak? Neuk.
    • Noiz? Ez iraganean (etortzen nintzen; eramaten nituen; ekartzen zizkidan, aldiz, iraganekoak dira).
    • Zer ekartzen dizu? Gauza batzuk.
    • Nork ekartzen dizkizu gauza batzuk? Hark.
    • Nori ekartzen dizkio gauza batzuk? Neuri.
    • Zer / Nor eramaten duzu? Gauza / Pertsona batzuk.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.