Adina meskita
Adina meskita Indiako Mendebaldeko Bengalaren Firozabaden dago, Malda barrutian. Bengalako sultana zen Sikandar Shahek 1373an eraiki zuen edo horrela dio behintzat horma batean aurkitutako idazkun batek. Indiako azpikontinentearen Erdi Aroko meskita handiena izan zen. Egun erorkinak gordetzen dira eta garrantzi nazionalaren monumentuaren izendapena dute.
Adina meskita | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Indiako estatua | Mendebaldeko Bengala |
Division of India | Malda division |
Indiako barruti | Malda barrutia |
Subdivision of West Bengal | Malda Sadar subdivision |
Community development block in India | Gazole community development block |
Koordenatuak | 25°09′09″N 88°09′51″E / 25.15255737°N 88.16423798°E25°09′09″N 88°09′51″E / 25.15255737°N 88.16423798°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1375 |
Jabea | Government of West Bengal (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | sunismo |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Ondarea | |
EzaugarriakAldatu
Meskitaren neurriak gutxigorabehera hauek ziren: kanpo aldetik 155 x 87 m. eta, barrutik, 122 x 46. Otoitz-gela 24 metroko zabalera ditu. Meskita holtzez egina dago, beheko aldean harriz estalita eta gainontzekoa ladreiluz eginak. Eraikinaren izkinetan zutabe ildodunak ditu. Erdiko habeartea garaiago zen eta urrutitik ikus zezakeen.
Egungo egoeraAldatu
Eraikina orokorrean erortzear dago. Dena dela, zati batzuk hobeto daude: mendebaldeko murrua, atzealdeko ataria... Orniduraren elementu batzuk ere ikus daitezke: mosaikoak, idazkunak, zutabeak...