Adimen-mapa

eskema grafikoa, normalean erdian ideia nagusiak eta inguruan, adarretatik loturak bigarren eta hirugarren mailako ideien eskema grafikoa

Adimen-mapa ideiak, teoriak, jarduerak edo kontzeptuak garatu eta azaltzeko irudizko diagrama bat da[1]. Horrela, ohikoa da adimen-mapak ideia-jasa eta antzeko talde-jardueretan erabiltzea, baina baita ikaskuntza-prozesuan laguntzeko ere, ideiak egituratu eta egitekoak antolatzeko.

Adimen-mapa bat: ideia baten garapenerako aukera ezberdinak irudikatzen dituzte, modu ireki batez.

Kontzeptu mapa kontzeptuen arteko lotura irudikatzeko soilik, modu zehatz batez, erabiltzen diren bitartean, adimen-mapak problemak ebatzi eta informazioa antolatzeko baliatzen dira, modu pertsonal eta biziago batez, irudiak erabiliz eta sormena bultzatuz; kontzeptu-mapen egitura zurrunaren aldean, adimen-mapek egitura radiala izaten dute, ikuspuntu jakin batek nagusitasuna izan ez dezan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «What is mind mapping? - Basics - Mindomo Help» help.mindomo.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).