Ekonomian, adierazlea koiunturaren alderdi zehatz baten berri ematen duen neurketa bat da, beste batzuekin batera ekonomia orokorraren egoera eta bilakaerari buruz argibideak ematen dituena. Ekonomia-adierazleak dira, esaterako, Barne Produktu Gordina, Kontsumorako Prezioen Indizea, langabezi-tasa eta Industria Produkzioaren Indizea.

Adierazleak eta ziklo ekonomikoa

aldatu

Adierazle ekonomikoak ekonomiaren bilakaera, ziklo ekonomikoa alegia, aztertzeko erabil daitezke. Horrela, adierazle hauek bereizten dira:

  • adierazle aurrerakorrak, ziklo ekonomikoa aurreratu edo ekonomian gertatuko denaren berri ematen dutenak;
  • adierazle atzerakorrak, ekonomian izandako bilakaeraren neurria ematen dutenak;
  • adierazle baterakorrak, unean uneko ekonomian gertatzen dena azaltzen dutenak.

Adierazleak eta ekonomia orokorra

aldatu

Ekonomia osoaren bilakaerarekin nola lotzen diren aztertuz ere bereiz daitezke adierazle ekonomikoak:

  • adierazle proziklikoak, ekonomiaren bilakaeraren norabide berean mugitzen direnak;
  • adierazle kontraziklikoak, ekonomiaren bilakaeraren aurkako norabideak aldatzen direnak (adibidez, langabezi tasa: langabezi tasa zenbat eta handiagoa, ekonomia beheraka ari da);
  • adierazle aziklikoak, ekonomiaren bilakaera orokorrarekin lotura esturik ez dutenak.

Kanpo estekak

aldatu