Adela Vázquez
Adela Vázquez (Camagüey, Kuba, 1958) kubatar-estatubatuar ekintzaile eta antzezle transgeneroa da. 1980ko Marielgo exodoan emigratu zuten 125.000 lagunetako bat izan zen. San Frantziskora joan zen bizitzera. Bertan, HIESaren prebentzioa lan esparru duen Proyecto ContraSIDA elkartearekin lanean hasi zen. Halaber, pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen.
Adela Vázquez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Camagüey, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Kuba |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea eta artista eszenikoa |