Adda ibaiko gudua 490eko abuztuaren 11n gertatu zen, Italiako iparraldeko Adda ibaian, Lonbardia eskualdea zeharkatzen duena, Teodoriko Handiak zuzendutako ostrogodoen armadaren eta Odoakroren Alemaniako mertzenarioen armadaren artean. Italiako ostrogodoen hirugarren gudua izan zen eta Teodorikok irabazi zuen.

Adda ibaiko gudua
Motagudu
Honen parte daOstrogothic conquest of Italy (en) Itzuli
Data490eko abuztuaren 11
KokalekuAdda
HerrialdeaItalia
Parte-hartzaileak

Ostrogodoak Odoakroren kontraerasoaren ondorioz Tessin aldera itzularazi ondoren, Teodorikok hirugarren aldiz jo zuen Odoakro. Milango ekialdean, Adda ibaian, armadak bideratu zituzten eta Teodorikok garaipen zaila lortu zuen.

Pierius, Odoakroren zerbitzura zegoen erromatar jenerala, guduan hil zen, Odoakro erromatar elitearen artean jarraitzaile leialak aurkitu zituela frogatuz.

Porrotaren ostean, Odoakro Ravenara erretiratu zen eta, ondoren, hiru urteko setioa pairatu zen. Asmakeria baten bidez Odoakro ostrogodoen eskuetan erori zen eta hil zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu