Abla Mehio Sibai

Libanoko epidemiologoa

Abla Mehio Sibai (arabieraz: عبلة محيو السباعي‎) epidemiologo libanoarra da. Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2020an, diru-sarrera baxu eta ertaineko herrialdetan zahartze osasuntsuaren aldeko konpromisoa izateagatik eta osasun eta gizarte programen politikatan izandako eraginagatik[1].

Abla Mehio Sibai
Bizitza
Herrialdea Libano
Hezkuntza
HeziketaLondresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola
(1992 - 1997) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakepidemiologoa
Enplegatzailea(k)Beiruteko Amerikar Unibertsitatea
Jasotako sariak

Ibilbidea aldatu

Matematikazalea izan arren farmazia ikasketak egin zituen Beiruteko Amerikar Unibertsitatean eta 1977an amaitu zuen. Libanoko Gerra Zibilak eraginda farmazia ibilbidea baztertu eta hamar urtez etxeko lanetan eta ama lanetan aritu zen. Horren ondoren unibertsitatera iztuli eta 1986an epidemiologia masterra atera zuen. 1997an London School of Hygiene and Tropical Medicine eskolan doktoretza atera zuen[2].

Abla Mehio Sibairen ikerketak zahartze osasuntsuan, gizarte demografian eta gaixotasun ez-kutsagarrien epidemiologian oinarritu dira.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «L’Oréal-UNESCO For Women in Science Awards recognizes Professor Abla Sibai from the Faculty of Health Sciences in the American University of Beirut» American University of Beirut (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  2. «Abla Sibai» www.aub.edu.lb (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).

Kanpo estekak aldatu