Aberri Mugimendua (kroazieraz: Domovinski pokret) Kroaziako alderdi politiko nazionalista eta kontserbadorea da. 2020ko otsailaren 29an sortu zen Miroslav Škoro politikari eta abeslariaren eskutik.

Aberri Mugimendua
Domovinski pokret
LehendakariaIvan Penava
Ideologia politikoaKroaziar nazionalismoa
Kontserbadurismo nazionalista
Deszentralizazioa
Euroeszeptizismo leuna
{{{webgunea}}}

Historia aldatu

Miroslav Škorok, 2019ko hauteskunde presidentzialetara aurkeztu zena, alderdi hau sortu zuen 2020ko otsailaren 29an Miroslav Škororen Aberri Mugimendua izenarekin (kroazieraz: Domovinski pokret Miroslava Škore).

2020ko legebiltzarreko hauteskundeetarako alderdiak koalizio bat sortu zuen eskuineko beste alderdi batzuekin eta hausteskunde horietan, botoen %10,89 eta parlamentuan 16 eserleku lortu zituen.

Ideologia aldatu

Aberri Mugimendua alderdi nazionalista kroaziarra eta kontserbadorea da. Lurralde antolamenduaren ikuspegitik deszentralista da eta landa-eremua biziberritzea proposatzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • DPren web ofiziala [1]