A Moveable Feast
A Moveable Feast liburua (euskaraz: «Festa mugigarria») 1964an plazaratu zuen Ernest Hemingwayren alargunak, Mary Welsh Hemingwayk, idazlea hil ondoren. Memoria liburuaren itxura baldin badu, elementu asko fikziozkoak dira. Liburua egilea memoria galtzen ari zenean idatzia izan zen, 1957ko udazkenean, eta horrek agertzen diren kontraesanak justifikatzen ditu. Funtsean XX. mendeko hogeigarren hamarkadako Parisko bizimodu bohemioaren deskripzio nostalgikoa eta bizia da. Liburu laburra da.[1]
A Moveable Feast | |
---|---|
Hemingway, Hadley garai hartako emaztea eta semean, 1926an. | |
Datuak | |
Idazlea | Ernest Hemingway |
Argitaratze-data | 1964ko abenduan |
Generoa | Autobiografia |
Jatorrizko izenburua | A Moveable Feast |
Argitaletxea | Charles Scribner's Sons (en) eta Jonathan Cape (en) |
Herrialdea | AEB |
Bilduma | 1957 |
Euskaraz | |
Izenburua | Festa mugigarria |
Edukia
aldatuLiburua hogei kapitulutan antolatzen da, askotan, denborazko salto batzuekin. Berez, kapitulu bakoitzak nahiko autonomoa da, ipuin bat izango balitz bezala. Liburuan ospe handio pertsonaiak agertzen dira, besteak beste, Ezra Pound, Gertrude Stein, Ford Madox Ford, Francis Scott Fitzgerald...
Urte horietan Hemingway ipuinak idazten bizi zen. Bere garaiko emaztearekin batera, Elizabeth Hadley Richardson, Parisen instalatu ziren. Urte gogorrak izan ziren zeren eta idazleak eleberriak idatzi nahi zituen eta horretarako ipuinen lana baztertu behar zuen. Dena dela, liburuan behin baino gehiagotan esaten da: Parisen «oso pobreak, baina zoriontsuak» izan ziren. Urte horietan lehen semea izan zuen, Bumby.
Hemingwayren idealizazioak Paris bera harrapatu zuen: «Paris ez da inoiz amaitzen, eta han bizi izan den pertsonaren oroimena beste pretsonarenarekin ez du ezer ikusirik».
Liburuan ere Euskal Herriko leku batzuk aipatzen dira: Donibane Garazi, Iruñea, Baiona...
2011an Woody Allen zuzendariak liburu horretan nolabait inspiratuta, Midnight in Paris filma egin zuen.
Paris est une fête
aldatuIngelesezko izenburua beste hizkuntzetan ez zen erakargarria. Beraz, 1964an berean Frantzian agertutako itzulpena izenburu desberdin bat izan zuen: Paris est une fête (euskaraz: Paris festa bat zen). Itzultzailea Marc Saporta izan zen eta argitaletxea Gallimard. Gaztelaniazko itzulpena frantsesaren ildotik joan zen: París era una fiesta.