AUBI, Autoritate Elebidunen katalogoa

Autoritate Elebidunen katalogoa (AUBI) Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren autoritate eta gai-sarreren katalogo elebiduna da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako autoritate eta gai-sarreren katalogo elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz. AUBIren xedea da euskal eremuko autoritateak sortzeari dagokionean EAEko liburutegintzako erreferentzia izatea; eta, aldi berean, baita gainerako kultur eragileentzako baliagarri ere.

2004an Kultura Sailak abian jarri zuen Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barne dauden liburutegi sarearen on line katalogoa, eta bertan autoritateak kontsultatzeko interfaze berria sortu zuen. AUBIn ELSNko on line katalogotik datozen autoritateak jasotzen dira eta datu-basea EAEko legegordailuaren bidez jasotako dokumentuek osatu eta elikatzen dute, eta baita euskal bibliografiakoek ere. Autoritate eta gai-sarreren euskarazko formari dagokionez, IVAP-HAEEko Itzulpen Zerbitu Ofiziala arduratzen da gainbegiratu eta balidatzeaz.

AUBIren ezaugarrien artean hiru nabarmendu daitezke, besteak beste:

  • zerrenda irekia
  • gaurkotze etengabea
  • erregistro baliokideak, euskaraz eta gaztelaniaz

Horrela, 2004ko zarona autoritate eta gai-sarreren datu-basean 78.004 erregistro zeuden, honela sailkatuta:

  • Egilearen sarrerak (norbanako egilearen sarrerak eta egile korporatiboaren sarrerak): 44.342
  • Erakundearen sarrerak: 10.598
  • Izenburuen sarrerak (izenburu hautatuak, serieak ...): 1.291
  • Biltzarren sarrerak (biltzarrak, batzarrak ...): 1.793
    • Gai-sarrerak: 15.953
    • Leku-izenen sarrerak: 4.027

Erregistro horiek onartutako sarrerak dituzte. Horrez gainera, izan ditzakete ere onartuta ez dauden sarrerak, informazio-oharrak, kontsultatuko iturrien oharrak eta abar.

Azkenik, autoritate eta gai-sarrerak idazteko erabilitako jarraibideak Liburutegi Zerbitzuak egindako Autoritateak sortzeko prozedura-eskulibrura izeneko dokumentuan jasotzen dira. Halaber, euskarazko autoritateak sortzeko jarraito diren irizpideak jakitea nahi izanez gero, Liburutegi Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da.[1]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.