ARASAAC komunikatzeko arazoak dituzten pertsoneei laguntzeko Interneteko atari aragoiarra da. Izenak horri egiten dio erreferentzia, alegia: "Ara", Aragoikoa, eta SAAC, Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak. Zentzu zabalean ARASAAC piktogramak izenarekin ere talde horrek sortutako piktograma bildumak ezagutzen dira. Helburua komunikatzeko arazoak dituzten pertsoneei laguntzea eta irakaskuntzako materialak guztion eskuetan jartzea dira.

Proiektua aldatu

Proiektuak Aragoiko Gobernuaren diru-laguntza du eta bertako Hezkuntza Sailaren agindupean dago. Helburu nagusia komunikazioan erabil daitezkeen elementuen ekoizpena da. Horren arabera bost katalogo sortu dituzte:

Piktograma eta elementu grafiko horiek erabiliz software propioa landu dute.[1]

Azalpen grafikoak aldatu

Material hauek orokorrean komunikatzeko ezintasun handiak dituzten pertsonei (pertsona autistak, buru-atzerapena duten pertsonak, e.a.) hori egiteko beste bidea eskaintzen diete. Piktogramak eguneroko kontzeptuak era adierazgarriaz aurkezten dituzte. Bestetik ere, zeinu hizkuntzaren zeinuen moldaketak egiten dituzte sistema bimodaletan erabiltzeko. Planteamendu hauek ez dira berriak baina orain arte Kanadan, Ameriketako Estatu Batuetan edo Britania Handian egindakoak ziren eta, ondorioz, moldatu eta itzuli egin behar ziren eta, gainera, ez zuten erabilera librea.

Creative Commons Lizentzia aldatu

Beste sistemen aldean, esaterako Komunikazio Piktogramen Sistema edo PIC, ARASAAC atariak zabaltzen dituen materialak Creative Commons Lizentziapean daude, hau da, iturriak azalduez gero libreki erabil daitezke. Horrek abantail handi bat suposatzen du ezen hauetako sistema asko nahiko garestiak baitira. Halaber, edozeinek bere proposamenak eta piktogramak igo ditzake.

ARASAAC piktogramen hasierako egilea Segio Palao izan da.[2] Piktograma hauek ezagutzeko ezaugarri bat zera da: pertsonen buruak biribil perfektuak dira; bestela Mayer-Jhonsonen KPS piktogramekin antza handia gordetzen dute.

Sariak aldatu

Atariak eta han sortutako materialek sari desberdinak jaso dituzte:

IMFAR 2013 aldatu

2013ko maiatzaren hasieran Donostian egin zen International Meeting for Autism Research (IMFAR) batzarrean ARASAAC atariak presentzia handia izan zuen. Lehenengo aldiz batzar hori ingeles hizkuntzakoa ez zen herrialde batean; Europan bakarrik 2008an Londresen egin zen. Batzarra Gautenak bultzatua izan zen eta ARASAAC atariak lan horretan kolaboratzailea izan zen. Beste lanen artean, komunikazio mugan handien pertsonentzako Donostiako gida turistikoaren prestakuntzan hartu zuten parte (D-SS INFO-PIKTO).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu