995 (musika taldea)

musika taldea

995 musika taldea, 2001. urtean jaio zen espainar hip-hop supertalde bat izan zen. Talde hau, egitan proiektu bat izan zen non Guinea ekuatorialeko, Afrikako kolonietako eta Espainiako hip-hop abeslariak parte hartu zuten. Talde honetako partaideak: El Chojin (MC), Kraze Negroze (MC), Meko (MC), Zatu (MC), Zenit (MC) eta Pacool (DJ) osatzen zuten.

995 (musika taldea)
Datuak
Jatorria Madril
Musika mota Spanish hip hop (en) Itzuli
El Chojin (en) Itzuli
Paul Livingston (en) Itzuli
Meko
Zatu
Zénit
Informazio gehigarria
MusicBrainz MusicBrainz Picard logo.svg

BiografiaAldatu

Proiektu hau 2001. urtean eta beraien ideia nagusia momentuko musika berriztea zen eta abeslari berriak aurkeztea, artistikoari erreferentzia eginez eta komertzialari uko eginez. 995 izenaren arrazoia disken prezioa zen, zeren eta hauek pesetetan saltzen ziren (995 peseta 5,98 euro dira).

Talde honen lehen diska nahiko ospetzu bihurtu zen bere prezioarengatik, beraz urte bat pasa eta gero bigarren diska atera zuten "995 II". Bigarren diska honetan Zenit abeslariaren falta nabaritu zen, taldea utzi bait zuen, horko partaidekin arazoak izan zituelako, El Chojin-ekin gehienbat. Zatu geroago utzi zuen talde, bere bizilekua Sevilla bait zen eta beste partaideetatik oso urrun bizi zen, gainera oso zaila bihurtu zitzaion bere hip-hop taldeko (SFDK) lana egitea eta 995 taldean jarraitzea. Nahiz eta Zatu taldea utzi "Ponte en mi piel" abestia grabatzea lortu zuten, eta hau arrazakeriaren kontrako kampaina batean erabilia izan zen.

Taldeko formatu klasikoan bi diska publikatu ondoren beste bat atera zuten, baina formatu ezberdinean. Diska hau grabatzeko artista asko elkartu ziren 995 taldeko partaideekin. Diska hau "Kompetición" deitu zuten, MC-en arteko lirika borrokei erreferentzia eginez. Diska hau, musika talde honen ondorioz sortu zen kompania diskografikoa, 995 records.

2004. urtean, taldearen izena aldatua izan zen, arazo legalak egon bait ziren heavy metal-eko talde batekin, honek izenaren gainearen eskubideak zituelako. kompania diskografikoaren izen berria Bombo records izan zen eta "Kompetición" diskaren bigarren atala sortu zuten. Gaur egun taldearen lan guztia konpania honek bideratu du eta taldea ez da existitzen.

PartaideakAldatu

  • El Chojin: Domingo Antonio Edjang Moreno da MC honen benetako izena. 1977ko apirilaren 28an jai zen madrilen eta ezagutua de bere rap-aren kontzientziarengatik, zeren eta arrazakeria, biolentzia, alkohola eta drogak ukatzen ditu.
  • Meko: Meko Nko Roku MC honen benetako izena da. 1978 Malabon (Guinea ekuatoriala) jaio zen eta afrikaren parte horretako rapero nahiko ospetzua da.
  • Zatu: Saturnino Rey Garcia bere izena du. 1997ko maiatzaren 16an jaio zen andaluzian eta espainako raparen abeslari ospetzua da zeren eta espainako albumik salduena dauka ("2005").
  • Zenit: Juan Gonzalez Moreno izenarekin jaio zen alkorkonen, 1977ko urriaren 23an, nahiz eta Zenit izan bere izen artistikoa ere "Hombre Don" bezela ezagutzen den rap abeslari ospetzua da.
  • Kraze Negroze: Marco Ela Edjang izena du, eta rapero espainar bat da (Torrejon de Ardoz) naiz eta bere prozedentzia guinea ekuatoriala izan.

Kanpo estekakAldatu