5M5 Herrien Arteko Besarkada
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz Karabanak sortutako egitasmoa da. Bere helburua 2019ko Maiatzaren 5ean, eguerdiko 12:00etan Europako hirietan ekimen bateratu bat abiaraztea da, Europako Parlamentuko hauteskundeen aurrean Europar Batasunaren eta berau osatzen duten gobernuen migrazio-politikak salatzeko.
Erabaki hau Artean hartu zen 2018ko azaroaren 11n egin ziren topaketetan[1].
Topaketa hauetan Europako zenbait mugimendu sozial eta politiko batu ziren, Italiatik, Greziatik, Alemaniatik, Estatu Espainoletik eta Euskal Herritik etorritakoak[2].
Arteako konpromisoak
aldatuArteako Topaketetan konpromiso taula hau adostu zen:
Gizatasunaren alde, migratzaileen alde, Europan harrera egin dakien eta libre ibili daitezen, eta neofaxismoaren kontra
Salatzen dugu Europako krisi sozial eta ekonomikoaren errua migrazioari botatzen dion eta krisi horretan elite europarrek duten erantzukizuna ezkutarazten duen diskurtsoaren manipulazioa eta gezurra.
Salatzen dugu Europar Batasunak, europar gobernu guztiek eta enpresa trasnazionalek migrazio-exodoan duten erantzukizuna: heriotzak, tratu ankerra, esklabotza, deportazioak, zapalkuntza, diskriminazioa eta indarkeria, zeinak ankerkeria bereziz burutzen diren emakumeen, adingabeen eta LGTBI pertsonen aurka Europarako bidaian eta Europan bertan.
Exijitzen dugu zorrotz bete dadila Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, migratzaile guztiek askatasunez mugitzeko aukera izan dezatela eta Europan bizi garen gainerakoen eskubide berberak izan ditzatela.
Exijitzen dugu bertan behera gelditu daitezela mugen externalizazioa, europar armagintza eta arma-salmenta, baliabideen harrapaketa eta lurren lapurreta, eta errotik aldatu daitezela egundo politika ekonomiko eta komertzialak.
Exijitzen dugu giza eskubideekin bat datozen migrazio-politikak egin daitezela, bertan behera gelditu daitezela kanporaketak eta pasabide seguruak ezar daitezela beren herrialdeetatik migratu nahi dutenentzat.
Planteatzen dugu badela ordua ez soilik elkartasuna adierazten duten pertsona eta erakunde europar eta migratzaileen kriminalizazio hori geldiarazteko, baina baita pertsona eta erakunde horiek babesteko eta defendatzen dituzten baloreak goresteko.
Konpromisoa hartzen dugu egun eskuin muturreko indar neofaxista eta autoritarioek eta haien jarraitzaileek Europan sustatzen eta ezartzen dituzten gorroto eta bazterkeriazko politikak errefusatzeko.
Konpromisoa hartzen dugu gizatasuna eta elkartasuna Europako bizimoduaren balore gisa defendatzeko.
Konpromisoa hartzen dugu gogorarazteko denok izan garela beti migratzaileak: gure arbasoek, gure gurasoek migrazioen, erbestearen eta berdintasunik ezaren mina eta miseria jasan zituzten -eta seguraski gure seme-alabek eta ondorengoek ere hala jasango dituzte-. Horregatik guztiagatik, konpromisoa hartzen dugu egun egoera hori pairatzen duten pertsonenganako elkartasun aktiboa adierazteko eta pertsona horiek osotara gure gizarteko partaide kontsideratzeko
Kanpaina
aldatuKanpainaren aurkezpena Iruñean eta Bilbon egin zen 2018ko abenduaren 20an. Bilbon, Unamuno enparantzan egindako ekitaldian parte hartu zuten besteak beste, Nati Ovelleiro, Pape Niang, Yolanda Oquelí eta Periko Ibarra[3]. Egun horretan Paradox. Oficina General de Inventos agentziak musutruk egindako logoa eta Arteako konpromisoak aurkeztu ziren. Maiatzaren 5a arte, hilabete bakoitzeko 5ean ekitaldi bat egingo zela aurreratu zuten[4].
Urtarrilaren 5
aldatuErrege gaua zela aprobetxatuz, jaiotza bat antolatu zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean eguerdiko 12:00etan. Jesus ere migratzailea zen lelopean, antzerki bat atondu zuten eta erregeei gutunak bidaltzeko aukera ere eman zuten, Bidali zure gutuna Giza Eskubideen alde.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ekinklik Argazkiak - #5M El abrazo de los pueblos» www.ekinklik.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ «'Migratzaileen aldeko besarkada europarra' deitu dute 2019ko maiatzaren 5erako» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Migratzeko eskubidearen aldeko kanpaina bat abiatu dute Europako eragileek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ jorge. «M5, NEOFAXISMOAREN AURREAN, BIZITZA ETA MIGRATZEKO ESKUBIDEA DEFENDATZEN DITUEN EUROPAR EKIMENA» Ongi etorri Errefuxiatuak (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).