480p bideo-bistaratzeen pantaila-bereizmen laburdura bat da. 480 zenbakiak bereizmen bertikala 480 pixelekoa dela adierazten du eta p letrak eskaneatze mailakatuari erreferentzia egiten dio. 4:3 formatu-ratioa denean (480 × 4⁄3 = 640) 640 pixeleko bereizmen horizontala izango du. Formatu horri bereizmen estandarra (SDTV) moduan ere ezagutzen zaio. Bereizmen estandarra beti izango da 4:3 formatu-ratioan eta oso erabilia izan zen lehenengo plasmazko telebistetan. 480p normalean NTSC eskualdeetan erabiltzen da. PAL edo SECAM eskualdeetan, berriz, 576 pixeleko bereizmen bertikala izango da.

Irudi honetan pantaila-bereizmen arruntenen zerrenda ageri da. Koloreak bereizmen mota bakoitzaren formatu-ratio araberakoak dira.

Bereizmenak aldatu

Estandarra Bereizmena Formatu-ratioa
480p 640 x 480p 4:3 (formatu-ratio ohikoena)
480p (1,85:1) 888 x 480p 1,85:1 (Academy)
480p (16:9) 854 x 480p edo 848 x 480p 16:9 (YouTubeko bideo batean 854 x 480p erabiltzen da 480p aukeratzerakoan)
480p (3:2) 720 x 480p 3:2 (adibidez iPod Touch 4 batean erabiltzen da, edo NTSC eskualdeetako DVD batean)
480p (5:3) 800 x 480p 5:3 (telefono mugikor batzuetan erabilia)

480p24 aldatu

480p24 oso erabilia da 60 Hz erabiltzen den eskualdeetan telebistarako zenbait lanen produkzioan. Kasu honetan, zinemagintzan erabiltzen diren fotograma segundoko (24 fotograma segundoko) berdina izango da. Aldi berean, zinemagintzan telebistarako eginak dauden filmak formatu honetara bihurtuko dira.

480p30 aldatu

480p30 Interneten erabilia da eskuarki, non 480i kalitatearen antzekoa izango bailitzake. 480i kalitatean ez da eskaneatze mailakaturik izango, eskaneatze gurutzatua baizik. Zerbait egiterakoan formatu hau erabiltzen bada, irudia jaso, editatu eta 480i60 kalitaterako sortutako kanaletan igorriko da. Hori eginez, 480p30 formatuan egindako irudiak telebistan edo DVDetan jar daitezke.

480p60 aldatu

Kalitate hau bereizmen hedatuaren (EDTV) parte izango litzateke, non bereizmen estandarraren eta definizio altuaren artean egongo litzatekeen. Formatu honetan 480i baino kalitate handiago bat izango da eskaneatze mailakatua dela eta. Bideogintzan eta irrati-difusioan ez da asko erabiltzen. Hala ere, zenbait DVD/Blu-ray-irakurgailu eta gailu elektronikoen bideo-irteera gisa erabilia da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) 480p. 2021-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  2. (Frantsesez) 480p. 2021-09-09 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Introducción completa a la resolución de 480p y por qué la necesita - Biblioteca Wiki De Minitool» es.gov-civil-setubal.pt (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu