4-LOM Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

4-LOM
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Garaiera1,67 m
Jarduerasari-ehiztaria

Honek bere "bizitza" protokolozko androide bezala zerbitzatzen hasi zuen. C-3POren oso antzekoa zen protokolozko droide baten gorputz estandarra zuen, baina bere burua erraboil formakoa zen eta intsektuenen antzerako bi begi handi zituen. Bere programaketan akatsak jasan ondoren, 4-LOM zerbitzatzen zituen dendetako bezeroei lapurtzen hasi zen, etorkizun bikaina izango zuen bere gaizkile karrera hasiz.

Jabba Huttaren eskuetan erori ondoren, honek bere programaketa aldatu zion eta azkenik ordainsari bilatzaile bihurtu zuen. 4-LOMek bikotea osatu zuen Zuckussekin eta biek ordainsari ugari bildu zituzten Galaxia osoan zehar euren lanean hoberenetakotzat hartuak izan zirelarik. Darth Vaderrek ordainsari bilatzaileak deitu zituenean Milurteko Belatza eta honen gidari zen Han Soloren bila joan zitezen, hoberenetako sei aurkeztu ziren, horien artean 4-LOM eta Zuckuss.

Zuckuss zein 4-LOM (For Love Of Money, Diruaganako Maitasunagatik esan nahi duena) Aliantza Errebeldearen sekretuzko kideak ziren; eta euren benetako xedea Boba Fetten presoa berreskuratzea zen euren kide errebeldeei itzultzeko.

Kanpo estekak aldatu