25th Hour
25th Hour (euskaraz 25. Ordua), 2002ko Spike Lee estatubatuarrak zuzendutako drama film bat da. David Benioff idazlearen The 25th Hour (2001) eleberrian oinarritua dago. Edward Norton, Philip Seymour Hoffman, Barry Pepper, Rosario Dawson, Anna Paquin eta Brian Cox aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
aldatuNew York, droga-trafikoarengatik 7 urteko espetxe-zigorra jaso ondoren, Monty Brogani (Edward Norton) espetxera sartu aurretik 24 ordutako askatasun denbora gelditzen zaio. Manhattango erregea izan ondoren, Montyk maite zituenetatik urrundu zuten bere handitasun ametsei eta bizimodu eroari agur esatekotan da. Azken askatasun ordu horietan bere aita (Brian Cox) eta gaztaroko bi lagun onenekin harremana berreskuratzen saiatuko da: Jacob Elinsky (Philip Seymour Hoffman) irakasle lotsatia eta Frank Slaughtery (Barry Pepper) Wall Streeteko broker arrakastatsua. Baita Naturelle Riviera (Rosario Dawson) neska-lagun ohiarekin ere, poliziari salatu zion pertsona izan baitaiteke.
Aktoreak
aldatu- Edward Norton: Montgomery "Monty" Brogan
- Philip Seymour Hoffman: Jacob Elinsky
- Barry Pepper: Frank Slaugherty
- Rosario Dawson: Naturelle Riviera
- Anna Paquin: Mary D'Annunzio
- Brian Cox: James Brogan
- Tony Siragusa: Kostya Novotny
- Levan Uchaneishvili: Osaba Nikolai
- Tony Devon: Allen agentea
- Misha Kuznetsov: Senka Valghobek
- Isiah Whitlock, Jr.: Flood agentea
- Michael Genet: Cunningham agentea
- Patrice O'Neal: Khari
- Al Palagonia: Salvatore Dominick
- Aaron Stanford: Marcuse
- Marc H. Simon: Schultz
- Armando Riesco: Phelan
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)