2020ko EHUko errektore hauteskundeak

2020ko Euskal Herriko Unibertsitateko errektore hauteskundeak 2020ko azaroaren 26an izan ziren, eta 2024. urtera arte EHUko errektorea izango dena hautatu zen. Eva Ferreira García Ekonomia Aplikatuko katedraduna izan zen hauteskundeetara aurkeztu zen hautagai bakarra, eta hautesleek haren alde ala zuri soilik bozkatu ahal zuten beraz. Hautatua izateko nahiko zuen zenbatutako botoen heren bat eskuratzearekin, eta langa hori aise gainditu zuen, botoen bi herenekin.

2020ko EHUko errektore hauteskundeak
2016 ←
2020ko azaroaren 26an.

Hautesleak 48.281
Parte-hartzea 3.738 (%7,7)
4,3
 
Zuriak
Hautagaia Eva Ferreira García Boto zuriak
Bozak 2.399 1.278
Ehunekoa %66,24 %33,76
Swing Berria 0,07

Errektorea hauteskundeen aurretik

Nekane Balluerka

Hautaturiko Errektorea

Eva Ferreira

Hautagaiak

aldatu

Eva Ferreira izan zen hautagai bakarra, eta honako hau da errektoretza osatzeko hauteskundeetara berarekin aurkeztu zen lantaldea:[1]

  • Eva Ferreira. Errektorea.
  • Aitor Zurimendi. Idazkari nagusia.
  • Gorka Moreno. Bizkaia.
  • Manoli Igartua. Araba.
  • Agustin Erkizia. Gipuzkoa.
  • M. Juncal Gutierrez. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzea.
  • Federico Recart. Irakasle ikertzaileak.
  • Montse Maritxalar. Graduondokoak eta Etengabeko Prestakuntza.
  • Inmaculada Arostegi. Ikerketa.
  • Guillermo Quindos. Zientzia eta Gizartea Garapena eta Transferentzia.
  • Fernando Tapia. Ikasleak eta Enplegagarritasuna.
  • Laura Vozmediano. Graduak eta Hezkuntza Berrikuntza.
  • Juan Jose Unzilla. Eraldaketa Digitala eta Komunikazioa.
  • Lore Bilbao. Gerentea

Hauteskunde sistema

aldatu

EHUko hauteskundeetan, 48.207 lagunek dute bihar bozkatzeko eskubidea, baina boto bakoitzak ez du balio berdina. Hautesleak bost sektoretan daude banatuta, eta botoak zenbatzean sektorearen arabera botoak gehiago edo gutxiago balio du.[2]

Boto haztatuaren sistema
Sektorea Erroldatuak Botoen balioa
A sektorea:
Irakasle doktore iraunkorrak
2.114 %56,25
B sektorea:
Irakasle iraunkor ez-doktoreak
179 %7,5
C sektorea:
Gainerako irakasle eta ikertzaileak
3.273 %2,09
D sektorea:
Ikasleak
40.819 %22,08
E sektorea:
AZP administrazio eta zerbitzuetakoak
1.896 %12,08

Emaitzak

aldatu
Emaitzak guztira[3]
Hautagaia A sektorea B sektorea C sektorea D sektorea E sektorea Guztira
Botoak % ponderatu gabe % ponderatua
Eva Ferreira García 919 52 383 612 433 2.399
%65,24
%66,24
Zuriak 469 38 251 218 302 1.278
%34,76
%33,76
Baliogabeak 16 1 8 27 9 61
Guztira 1.404 91 642 857 744 3.738
Parte hartzea % 66,41 % 50,84 % 19,62 % 2,1 % 39,24 % 7,75

Erreferentziak

aldatu