1910eko Kontxako Bandera

1910eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 2
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1910eko irailaren 25a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria San Pedro
1909
1911

1910eko Kontxako Bandera (Banderaren 21. edizioa) urte horretako irailaren 25ean jokatu zen, Oriok bere 3. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Araudi aldetik aldeketak izan ziren: batetik, lehen aldiz bi jardunaldietako denborak batu ziren edizio honetan (nahiz eta urte honetan ez ziren berez bi jardunaldi izan, goizez eta arratsaldez izandako bi estropada baizik). Bestalde, bigarren estropadarako traineruak trukatu ziren lehen aldiz, ontziek izan zitzaketen ezaugarri desberdintasunak konpentsatzeko.

Lehen jardunaldirako, txanda banatan donostiarra eta beste herriak berezi ordez, batetik gipuzkoarrak eta bestetik gainerakoak bereiztea aurreikusi zen araudian. Hala ere, sarien eskasirengatik-edo, Orio eta San Pedro besterik ez ziren apuntatu gipuzkoarren txandarako, eta bat bera ere ez gainerako lurraldeetatik.

Parte-hartzaileakAldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Orio
  San Pedro
Virgen del Mar
San Francisco de Asis
Manuel Olaizola
Manuel Arrillaga

EmaitzakAldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 20:42 21:19 42:01
-
2 San Pedro 21:00 21:17 42:17 + 0:16


Tripulazio irabazleaAldatu

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Patroia: Manuel Olaizola
    • Arraunlariak: Isidro Solabarrieta, Ramon Solabarrieta, Ramon Uranga, Juan Jose Manterola, Esteban Azkue, Ramon Uranga Etxeberria, Segundo Uranga, Ramon Mari Uranga, Tiburzio Martikorena, Jose Mari Atxaga, Jose Arruti, Juan Jose Makazaga eta Julian Intxauspe


BibliografiaAldatu

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu