1908ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula

1908ko Udako Olinpiar Jokoak Londresen ospatu ziren, Erresuma Batua, 1908ko apirilaren 27tik urriaren 31ra bitarten, Frantziar-Britainiar Erakusketarekin batera.

1908ko domina.

22 herrialdetako 2.008 atletek hartu zuten parte, 18 kiroletan banatutako 110 probatan. Jauzi olinpikoa, belar-hoceya eta patinaje artistikoa lehen aldiz agertu ziren Jokoetan[1]. Argentina, Suitza eta Turkia izan ziren dominarik lortu ez zuten herrialde bakarrak.

Erresuma Batuak parte-hartzaile gehien jarri zituen, diferentzia handiarekin, eta horren ondorioz ere domina taula menderatu zuen, 56 urre, 51 zilar eta 39 brontzerekin[2]. Bertan lortutako 146 domina horiek dira Erresuma Batuak inoiz irabazi duen domina kopururik handiena. Britainiarrek arrakasta berezia izan zuten boxeoan, jokoan zeuden 15 dominetatik guztiak irabaziz pisu ertainekoa zilarrezkoa izan ezik, Australasiako Reginald Bakerrek irabazi zuena. Ameriketako Estatu Batuek bigarren postua eskuratu zuten, 112 parte-hartzailerekin, Erresuma Batuak jarritak 676koekin alderatuz.

Asutralasia izan zen Australiak eta Zeelanda Berriak batera hartu zuten izena. Talde antolatzaileak Irlandako kirolariak zituen, garai horretan Erresuma Batuaren parte. Kontrara, Finlandia, Errusiar Inperioaren parte zena independenteki lehiatu zen Londresen.

Domina taula aldatu

██ Antolatzailea (Erresuma Batua)

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Britainia Handia (GBR)*[a]565139146
2  Ameriketako Estatu Batuak (USA)23121247
3  Suedia (SWE)861125
4  Frantzia (FRA)55919
5  Alemania (GER)[a]35513
6  Hungaria (HUN)3429
7  Kanada (CAN)331016
8  Norvegia (NOR)2338
9  Italia (ITA)2204
10  Belgika (BEL)1528
11  Australasia (ANZ)1225
12  Errusiar Inperioa (RU1)1203
13  Finlandia (FIN)1135
14  Hego Afrika (RSA)1102
15  Grezia (GRE)[b]0314
16  Danimarka (DEN)0235
17  Bohemia (BOH)0022
  Herbehereak (NED)0022
19  Austria (AUT)0011
Guztira (19 herrialdeak)110107107324

Oharrak aldatu

a NOBek Dorothy Greenhough-Smithren brontzezko domina patinaje artistikoan Alemaniari (GER) egozten dio Erresuma Batuari beharrean, eta horregatik 38 brontzezko domina aipatzen ditu GBRrentzat eta 6 GERrentzat.[2][3] Taula honetan kopuru hori zuzendu da.
b Anastasios Metaxas (GRE) agertu ohi da brontzezko dominadun gisa gizonezkoen fosotik tiroak bakarka lehian; ez zen berdinketa hausteko partidarik jokatu. 1908ko zerrenda ofizialean Metaxasek alexander Maunderrekin (GBR) berdindu zuela ikus daiteke, eta bina domina ematen ditu. Hala ere, Metaxas ez da agertzen NOBen datu basean.[2][4] Taula honetan kopuru hori zuzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. «INTERNATIONAL OLYMPIC COMMITTEE - OLYMPIC GAMES» web.archive.org 2009-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  2. a b c (Ingelesez) «Olympic Games - Organising Committees» International Olympic Committee 2021-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  3. Figure skating Results - Olympic 1908
  4. Shooting Results - Olympic 1908

Kanpo estekak aldatu