1907ko Rio Blancoko greba

1907ko Rio Blancoko greba, Veracruzen, 1907ko urtarrilaren 7an eman zen langile altxamendu bat izan zen.[1] Greba Nogales eta Santa Rosara ere zabaldu zen. Rio Blancoko greba, Mexikoko Iraultzaren (1910) aurrekari gisa hartzen da.

Ehun-fabrikaren aurrean kontzentratutako langileak.

Langileen greba aldatu

1905ean Aurrezkien Erakunde Mutualista sortu zen, kide asko izatera iritsi zena eta 1906ko ekainaren 1ean Langilee Askeen Zirkulua soru zen, Jose Neira Gomezek eta Juan Olivarrek bultzatuta, Mexikoko Alderdi Liberalekoak. Zirkulu haren konstituzio sekretuan, Saint Louis, Missourin zegoen Batzorde Iraultzailearekin harreman sekretuak izango zituztela ezarrita zegoen.[2]


1906ko abenduan, Tlaxkala eta Pueblako ehungintzako langileak greban sartu ziren lan baldintza hobeak eskatzeko. Langile mugimenduren hazkuntza geldiarazteko, industrialek geldialdi bat egin zuten abenduaren 24an. Langileek Porfirio Diazen laguntza eskatzen dute eta honek enpresariei mesede egin eta langileak lanean jarraitzeko antolatzen ditu 1907ko urtarrilaren 7an, langileen eskariak bete gabe zeudelarik.

Altxamendua aldatu

Rio Blancoko langileek ez zuten onartu presidentearen erabakia.

 
Rio Blancoko Martiriei egindako monumentua, Veracruzen.

Urtarrilaren 7an, Langileen Zirkuloko bi mila kide inguru fabrikaren aurrean bildu eta harriak jaurtitzen eta fabrika erretzen saiatu ziren. Poliziak eraso haiek saihestu zituen eta orduan Victor Garcinen (Nogales eta Santa Rosako beste almazen batzuen jabea) dendan lapurtu eta erre egin zuten. Ondoren, langileak kartzelarantz joan ziren eta preso batzuk askatzea lortu zuten.

13. Batailoiko soldaduek jendearen aurka tiro egin zuten eta hauek Nogales eta Santa Rosara egin zuten ihes, non denda sakeatu, tranbia zerbitzua paralizatu, energia elektrikoko kableak moztu eta aberatsen etxeetan lapurtu zuten. Rio Blancora itzultzean, grebalarien aurka tiroka hasi ziren. Ez dago erregistro zehatzik, baina 400-800 langile inguru hil zituztela uste da, 223 gizon eta 12 emakume atxilotuak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Hernández Padilla, Salvador, El magonismo: historia de una pasión libertaria 1900/1922, Ed. Era, México, 1984,76. orrialdea.
  2. Gil Olivo, Ramón. «El Partido Liberal Mexicano y la huelga de Río Blanco», Historia Obrera, vol. 2, núm. 6, 1975eko iraila, 15. orrialdea.
  3. Anonimoa. «Los sucesos de Río Blanco». La Voz de México, a. XXXVII, 11. zenb, 1907ko urtarrilaren 13a, 3. orrialdea.

Kanpo estekak aldatu