Espainiako 1873ko Konstituzioa

1873ko konstituzio» orritik birbideratua)

Espainiako 1873ko Konstituzio Federala Espainiako Lehen Errepublikarako konstituzio proiektu bat izan zen, nagusiki Emilio Castelarrek idatzi eta Gorteek onartu ez zutena. Konstituzio honen bidez, errepublikanoek Espainia federazio bihurtu nahi zuten.

Proiektuan eragin handia zuen Ameriketako Estatu Batuetako 1787ko Konstituzioak, bai terminologian (estatu federatuak, estatu-konstituzioak, Auzitegi Goren federala...), bai erakundeen antolaketan (estatuetako parlamentuek aukeratutako senatua eta ordezkaritza berdina duena, tamaina eta biztanleria edozein dela ere; Errepublikako presidentea hautatzea hautesleku baten bidez; Auzitegi Goren federala, legeen konstituzionaltasuna kontrolatzeaz arduratzen dena eta estatuen arteko gatazkak ebazten dituena). Bestalde, 1869ko Espainiako Konstituzioak ere eragina izan zuen, zeinetatik eskubideen deklarazioa hartu zuen, bi ezberdintasun nabarmenekin: elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa, kultu askatasunaren erabateko onarpena barne hartzen duena, eta noblezia tituluen abolizioa.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.