1839ko legea

1839ko legea lehenengo gerra karlista amaitu ostean ezarritako legea da, 1839ko urriko 25ean.Hau da, Maria Kristina erregeordetza gobernatzen zuen garaian. Hortaz, lehenengo iturriko pasartea da, gertaeren garaian idatzita dagoelako.

Dokumentu hau, publikoa da zeren eta denei zuzenduta dago. Baina konkretuki, Euskal Herriko populazioari zuzenduta dago. Lege honekin abolitu nahi zituzten foruak haienak zirelako, hain zuzen ere.

Testu hau, juridikoa da lege bat ezartzen ari baita. Pasarte hau, fidagarria da, ez duelako edonork idatzi, baizik eta parlamentuak (non gehiengoa liberalak ziren) ateratako legea delako. Eta lege hori Maria Kristinak sinatu zuen, onarpen moduan.

Dokumentu honen helburu nagusia, Euskal Herriko foruak kentzea da. Liberalek ez zituzten foruak onartzen, gizartean berdintasuna lortu nahi zutelako. Eta foruek, lurralde bati besteei baino indartsuagoak egiten zion. Hortaz, desberdintasun hori saihesteko helburuarekin, foruak desagerrarazi zituzten parlamentuan lege hau ezarriz. Nahiz eta, 1839ko abuztuaren 31n Bergarako itunan, Espartero general liberalak Maroto jeneral karlistarekin “foruak abolituko ez zituela” sinatuz. Itun hori, Lehen gerra karlistekin amaituko zuen.

Gerra karlistak, Fernando VII.a hil ostean hasi ziren. Fernandok alaba bat (Isabel II.a) izan zuelako bere ordez tronuan jartzeko. Karlistek, Lege Salikoaren (lege bat zeinek emakumeak ezin zutela gobernatu esaten zuen) alde jarri ziren eta Fernando VII.ak jarritako Berrezarpen pragmatikoaren (Lege Salikoa indargabetzen zuena) aurka egin zuten. Berriz, liberalek, Berrezarpen pragmatikoa defendatu zuten. Beraz bi ideologia desberdinen arteko gatazkeek, lehen gerra karlista sortu zuten, Gerra Zibila (7 urteko iraupena izan zuena, 1833tik 1840ra), hain zuzen ere.

Karlistek, Fernando VII.ren anaiaren aldekoek, hau da, Karlos Maria Isidroren aldekoek, foruak defendatzea aldarrikatzen zuten. Ostera, Liberalek, Maria Kristinaren aldekoek, hau da, haren alaba Isabel II.a tronuan egotearen alde zeudenek, foruak kendu nahi zituzten gizarteko berdintasuna lortzearen aurka zihoazelako. Gehienek, liberalak zirenez, parlamentuan lege hau atera zen Euskal lurraldeetako foruak kentzeko. Baina noski, lege hau ateratzeko, lehenengo, Maria Kristina erregeordetzak sinatu behar izan zuen.

Lege honek hainbat ondorio ekarri zituen, hala nola:

1. Foruak indargabetzea. 2. Karlisten pronuntziamendu gehiago egotea. 3. Bigarren gerra karlista hastea. 4. Euskal Lurraldeen atzerapen ekonomikoa egotea. 5. Euskal Lurraldeen autonomia edo boterea murriztea.

Kanpo estekakAldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
1839ko legea