¿Quién puede matar a un niño?
¿Quién puede matar a un niño? (euskaraz Zeinek hil ahal du ume bat?) 1976ko Narciso Ibáñez Serrador espainiar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako beldurrezko film bat da. Juan José Plans asturiar idazle eta kazetariaren El juego de los niños ("Haurren jolasa") liburuan oinarritua dago. Lewis Fiander, Prunella Ransome, Antonio Iranzo eta María Luisa Arias aktoreek antzeztu zuten.
¿Quién puede matar a un niño? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | ¿Quién puede matar a un niño? |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Narciso Ibáñez Serrador |
Gidoigilea(k) | Narciso Ibáñez Serrador |
Antzezlea(k) | |
Prunella Ransome Lewis Fiander (en) ![]() Antonio Iranzo (en) ![]() Marisa Porcel (en) ![]() Narciso Ibáñez Serrador Cristina Torres Jesús Nieto (en) ![]() Miguel Narros (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Samuel Z. Arkoff |
Edizioa | Antonio Ramírez de Loaysa |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ramiro Gómez (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Waldo de los Ríos |
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Espainia mailan, bere garairako guztiz berritzaile eta aurreratua izan zen film bat da, gaur egun espainiar beldurrezko film klasiko bilakatu da, ondorengo beldurrezko filmeetan izandako eraginaren ondorioz. Adibidez, filmaren hasieran gerra eta goseten ezberdinetan zehar haurrei tratu txarrak eman eta torturatzen dituzten helduen benetazko eszenak agertzen dira, tartean filmaren tituluak txertatuz.
Argumentua aldatu
Tom eta Evelyn (Lewis Fiander eta Prunella Ransome) Espainiako kostaldeko herri batera bere ezkontz-bidaiaren amaieran iritsi berria den ingeles bikotea da. Halere, iristean lurjota geldituko dira: oporrak lasai igarotzeko asmoa zuten lekua zaratatsua baita. Hortaz, txalupa bat alokatu eta aurrez Tom gazteagoa zela izandako uharte txiki batera joatea erabakiko dute. Beren harridurarako, uharteko biztanle bakarrak haurrak direla jabetuko dira, indar misteriotsu batek bultzarazi eta helduen aurka matxinarazten dituen haurrak.
Aktoreak aldatu
- Lewis Fiander - Tom
- Prunella Ransome - Evelyn
- Maria Druille - Neskato negartia
- Antonio Iranzo - Neskato negartiaren aita
- Luis Ciges - Enrique Amorós, postaria
- Fabián Conde - Argazki dendako langilea
- Miguel Narros - Lehen kostazaina
- Lourdes de la Cámara - Neskatoa
- Roberto Nauta - Mutikoa
- Javier de la Cámara - Neskatoa
- María Luisa Arias
- Marisa Porcel
- Juan Cazalilla
- Antonio Canal
- Aparicio Rivero
- Andrés Gómez