¡Vivan las cadenas!

¡Vivan las cadenas! (euskaraz, Gora kateak!) zenbait espainiarrek 1823an egindako aldarri eta oihua da, Fernando VII.aren absolutismoa berrezarri zenean Frantziako Luis xviii.aren eta Angulemako dukearen armadaren laguntzarekin.

Esaldia, sarri ahoskera oker baten ortografiarekin idatzia (¡Vivan las caenas!) sinbolotzat hartu izan da Espainian sarri autoritarismoak eta tradizionalismoak herri xumearengan izan duen erakarmenarena. Herritar askok nahi luketena hala bailitzan: askatasuna ez, kateak nahiago, hobe jopu izan hiritarra baino[1].

HistoriaAldatu

Ramón de Mesonero Romanosen arabera, 1823ko berrezarpenak amaitu zuelarik 1820an Rafael del Riegoren estatu-kolpearen ondorioz hasitako Hirurteko Liberala, monarkia borbonikoaren aldekoek bere egin zuten oihua, Madrilen izan zen gertakari baten harira.[2] Nonbait, Fernando erregeari harrera egin zitzaion Madrilen, eta hura zihoan karrozan, herritar batzuek zaldiak askatu zituzten, eta haiek lotzen zituzten kateak gizonek harturik, monarkikoek egin zuten tira karrozatik ¡Vivan las cadenas! oihukatuz. La Piedra Tosca aldizkari masonikoaren arabera, José Manuel del Regatok antolatutako talde batek prestatu zuen ikuskizun bitxia.

Oihu atzerakoi sarkastikoa zabaldu ere egin zen, eta erabili zen adibidez Sevillan, non kontrairaultzaileek kalerik kale liberalen kontrako gehiegikeriak egin zituzten.

21. mendean konparatu izan da 1823ko oihu absolutista zenbait sektorek Juan Carlos I.a erregeari emandako babesarekin: publikoak eta jakinak izanik erregearen gehiegikeriak, bibaka eta laudorioka hartzen jarraitzen dute askok[3]. Alberto Garzón ministroak aipatu zuen zehazki Fernando VII.ari zegokion esaldi zaharra, 2022ko maiatzean bi urteko desterruaren ondoren, Juan Carlos I.a Galizian bibaka hartu zutenean[4].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Carrasco, Javier. «Opinión | ¡Vivan las 'caenas'!. Por Javier Carrasco #OpiniónVP» Valencia Plaza (Noiz kontsultatua: 2022-05-21).
  2. «Memorias de un setentón, natural y vecino de Madrid» La Ilustración Española y Americana (II): 34. 15 de enero de 1879.
  3. (Gaztelaniaz) MUNDIARIO. «Vivan las cadenas» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2022-05-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Garzón cree que la forma en que el rey Juan Carlos ha gestionado su regreso revela su sensación de impunidad» La Vanguardia 2022-05-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-21).

Kanpo estekakAldatu