Zerrenda:Game of Thrones (1. denboraldia)
Game of Thrones (1. denboraldia) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Atalak | 10 |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | television series based on a novel (en) |
Telesaila | Game of Thrones |
Deskribapena | |
Oinarritua | A Game of Thrones |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Hasiera-data | 2011ko apirilaren 17a |
Amaiera-data | 2011ko ekainaren 19a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
hbo.com… | |
Game of Thrones fantasiazko telesailaren lehen denboraldia 2011ko apirilaren 17an estreinatu zen HBO Ameriketako Estatu Batuetako telebista katean, eta urte bereko ekainaren 19an igorri zen denboraldiko azken atala. 10 atalek osatzen dute telesailaren lehen denboraldia, bakoitzak 55 minutu inguru duelarik.
Izen bera duen liburuan dago oinarrituta dago denboraldia, George R. R. Martinen A Song of Ice and Fire izenburua duen lehen eleberrian hain zuzen. Denboraldi honetan, Lord Eddard Stark (Sean Bean) buruzagi den Stark Etxea zenbait konspiraziotan murgilduta ikusten da, Robert Baratheon erregearekin eta honen laguntzaile zen Jon Arryn-en hilketa misteriotsuarekin zerikusia dutenak.
Aktoreak eta pertsonaiak aldatu
Nagusiak aldatu
|
|
Partaide, gainera... aldatu
- Jason Momoa - Khal Drogo
Gonbidatuak aldatu
Lehen denboraldian azaldutako pertsonaia errepikarien zerrenda, lehen agerpenean azaltzen diren lurraldearen arabera sailkatuak:
Murrutik haratago aldatu
Erregearen Itsasoratzean aldatu
|
Iparraldean aldatu
Ibaiaren Lurretan aldatu
Ibarrean aldatu
Essos-en aldatu
|
Pertsonaia nagusien agerpena atalez atal aldatu
Pertsonaia nagusiak | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pertsonaia | Aktorea | Atalak | Lehen denboraldia (2011) | |||||||||
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | |||
Eddard Stark | Sean Bean | 10 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X |
Robert Baratheon | Mark Addy | 7 | X | X | X | X | X | X | X | |||
Jaime Lannister | Nikolaj Coster-Waldau | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Catelyn Stark | Michelle Fairley | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Cersei Lannister | Lena Headey | 10 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X |
Daenerys Targaryen | Emilia Clarke | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Jorah Mormont | Iain Glen | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Petyr "Hatz txiki" Baelish | Aidan Gillen | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Viserys Targaryen | Harry Lloyd | 5 | X | X | X | X | X | |||||
Jon Snow | Kit Harington | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Sansa Stark | Sophie Turner | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Arya Stark | Maisie Williams | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Robb Stark | Richard Madden | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Theon Greyjoy | Alfie Allen | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Bran Stark | Isaac Hempstead-Wright | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Joffrey Baratheon | Jack Gleeson | 10 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X |
Sandor Clegane | Rory McCann | 8 | X | X | X | X | X | X | X | X | ||
Tyrion Lannister | Peter Dinklage | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Khal Drogo | Jason Momoa | 9 | X | X | X | X | X | X | X | X | X |
Ekoizpena aldatu
Telesailaren sortzaileak, David Benioff eta D. B. Weiss, lehen denboraldiko atal gehienetako gidoiak idazteaz arduratu ziren, eta showrunner lanetan ere aritu ziren denboraldi guztian zehar. Elkarrekin zortzi atal idatzi zituzten, haietako bat Jane Espenson-en laguntzarekin. Gainerako beste bi atalak Bryan Cogman gidoilariak eta George R. R. Martin idazleak, A Song of Ice and Fire sagaren egileak, idatzi zituzten.
Tom McCarthy-k zuzendu zuen lehen ataleko hasierako bertsioa, baina ondoren eszena gehienak berriro grabatu ziren Tim Van Patten-en zuzendaritzapean. Tim Van Patten-ek zuzendu zuen bigarren kapitulua ere. Brian Kirk-ek hiru atal zuzendu zituen, Daniel Minaha-k bezala. Azken bi atalak, aldiz, Alan Taylor-ek gidatu zituen.
Grabaketak aldatu
Eszena gehienak Ipar Irlandan grabatu ziren. Filmazio nagusiak 2010eko uztailaren 26rako programatu ziren, grabaketetako lokalizazio nagusia Paint Hall Studio (Belfast, Irlanda) estudioan izanik. Kokaleku honez gain, kanpoko eszena asko Eskoziako Ward eta Doune gazteluetan filmatu ziren. Erregearen Itsasoratzeko kanpoaldeko sekuentziak, berriz, Maltan grabatu ziren, Media hirian eta Gozo uhartean esate baterako.
Igorpena aldatu
Game of Thrones telesaila Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan estreinatu zen 2011ko apirilaren 17an HBO katearen bitartez, eta apirilaren 18an Erresuma Batuan igorri zen lehen atala Sky Atlantic-en. Australian, berriz, uztailaren 17an eman zen lehen aldiz, eta Brasilen 2011ko martxoaren 8an estreinatu zen.
DVDaren merkaturatzea aldatu
Lehen denboraldia osatzen duten hamar atalak 2012ko martxoaren 6an merkaturatu ziren DVD eta Blu-Ray formatuetan. Produktuek zenbait musika gehigarri dute, baita kamara atzean grabatutako zenbait material ere.
Musika aldatu
Lehen denboraldiko musika Ramin Djawadi ekoizle eta konpositoreak idatzia da, eta 2011ko ekainean merkaturatu zen.
Atalak aldatu
Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data | Audientzia AEB-n (milioika) |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 1 | «Winter Is Coming» | Tim Van Patten | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko apirilaren 17a | 2.22 |
2 | 2 | «The Kingsroad» | Tim Van Patten | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko apirilaren 24a | 2.20 |
3 | 3 | «Lord Snow» | Brian Kirk | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko maiatzaren 1a | 2.44 |
4 | 4 | «Cripples, Bastards, and Broken Things» | Brian Kirk | Bryan Cogman | 2011ko maiatzaren 8a | 2.45 |
5 | 5 | «The Wolf and the Lion» | Brian Kirk | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko maiatzaren 15a | 2.58 |
6 | 6 | «A Golden Crown» | Daniel Minahan | Jane Espenson, David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko maiatzaren 22a | 2.44 |
7 | 7 | «You Win or You Die» | Daniel Minahan | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko maiatzaren 29a | 2.40 |
8 | 8 | «The Pointy End» | Daniel Minahan | George R. R. Martin | 2011ko ekainaren 5a | 2.72 |
9 | 9 | «Baelor» | Alan Taylor | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko ekainaren 12a | 2.66 |
10 | 10 | «Fire and Blood» | Alan Taylor | David Benioff eta D. B. Weiss | 2011ko ekainaren 19a | 3.04 |
Ikus, gainera aldatu
1 1. denboraldia |