Z edo zeta euskal alfabetoko hogeita zazpigarren eta azken letra da. Z (larriz) eta z (xehez) idazten da.

Z
Z
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
Bandera
Braille
ASL
Kodeakmorse kodea: --..
NATO alfabeto fonetikoa: Zulu
Braille ASCII (en) Itzuli: Z

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Kimikan eta fisikan, atomo zenbakiaren ikurra da.

Erabilera idatzia historian aldatu

Euskara aldatu

Z letra gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan soinu hori adierazteko ⟨ç⟩, ⟨c⟩ eta ⟨z⟩ erabiltzen baziren ere, 1783. urtean Martin Duhalderen liburuetan jadanik ⟨za⟩, ⟨zo⟩ eta ⟨zu⟩ agertzen dira gaurko soinu bera adierazteko. Baina orduan ⟨ce⟩ eta ⟨ci⟩ idazten zuen, harik eta 1827. urtean Darrigolek soinu hori beste letren ordez beti ⟨z⟩ idaztea erabaki zuen arte[1].

Errusia aldatu

"Z" Ukrainako Errusiaren inbasioan Errusian agintariek eta indar militarrek zabaldu zuten sinbolo bat da, 2022tik hara. Alde horretatik, guztiz gaitzetsia izan da inbasioaren kontra agertu herrialdeetan, batzuetan debekatua. Txekiak nazien sinboloarekin parekatzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.