H, hatxe edo mutua euskal alfabetoko zortzigarren letra da. H (larriz) eta h (xehez) idazten da. Euskara batuaren ahoskera zainduan, h letra bi eratara ahoska daiteke: hasperendua (ekialdeko euskalkietan egiten den eran) edo soinurik gabe (mendebaldeko euskalkietan egiten den eran).[1]

H
H
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
Bandera
Braille
ASL
Kodeakmorse kodea: ....
NATO alfabeto fonetikoa: Hotel
Braille ASCII (en) Itzuli: H

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Bokalen arteko edo bokalen aurreko hasperena ahoskatzen den tokietan pseudo-igurzkari glotal bezala ahoskatzen da. Baina Euskal Herriko leku gehienetan hasperen hori galdu eta mututu egin da. Eki-ekialdeko zenbait tokitan, ordea, herskari hasperendun batzuk oraindik ere bereiztu egiten dira: / ph /, / th /, * / kh /. Grafikoki tradizioan <ph>, <th> eta <kh> bezala idatzi dira.

H larria hidrogeno elementu kimikoa adierazteko erabiltzen da; aldiz, h xehea orduaren ikurra da Nazioarteko Unitate Sisteman.

Erabilera idatzia historian aldatu

Euskara aldatu

 
Non ahoskatzen den hasperena eta non bihurtu den mutu, 3 isoglosa.

H letra gaur egun euskaraz Euskal Herriko iparraldean ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan, adibidez 1545. urteko Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen da.

Mende batzuk lehenago Donemiliagako goldean, 1.025 urteko dokumentuan, ikus daiteke hegoaldeko toponimo askotan H hori agertzen zela eta ahozkatzen zela pentsatzeko arrazoiak badaude.[2][3]

H letrari dagokion soinuari hasperen deitu izan zaio. Soinu hori fonema da gaur egungo ekialdeko euskalki batzuetan eta badaude nahiko zantzu[3] pentsatzeko fonema hori beste euskalki batzuetan ere ahoskatzen zela. Euskararen dokumentu zaharrenak aztertu dituzten filologoek[4] uste dute hasperena oso zabaldua egon zela euskararen eremuetan, baina gaur egun, ipar-ekialdeko euskalkietan bakarrik egiten da hasperena eta hego-mendebaldeko euskalki gehienetan hasperena mutu bihurtu da.

1968. urtean, euskara batuaren ortografia bateratzerako prozesuan, erabakirik polemikoena[5] izan zen hasperen hori idatzi edo ez idatzi. Herskariei lotutako hasperenak ez idaztea erabaki zen, Koldo Mitxelenaren proposamenari jarraiki, eta bakarrik idaztea bokal aurreko eta bokalen arteko hasperenak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: 87. araua, Euskara batuaren ahoskera zaindua.
  2. (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelena, 1990, Fonética histórica vasca.
  3. a b Michelena, Luis.. (1990). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipuzkoa ISBN 84-7907-016-1. PMC 28114467. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  4. Michelena, Luis, 1915-1987.. (1990). Textos arcaicos vascos. ISBN 8450592036. PMC 1120306032. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  5. Villasante, Luis, 1920-. (D.L. 1980). La h en la ortografía vasca : razones y motivos, reglas : catálogo de voces con comentario. Edit. Franciscana Aránzazu ISBN 84-7240-119-7. PMC 9083349. (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.