Wikiproiektu:Iurretapedia
«Iurreta 25». Iurretapedia |
|
Zer da Iurretapedia aldatu
Iurretapedia, Iurretari buruzko edukiak sortzeko eta Wikipedian zabaltzeko ekimena da. Iurreta udalerriaren 25. urteurrena dela eta, herriari buruzko ezagutzaren eraikuntza soziala eta parte hartzailea bultzatu asmo du proiektu honek.
Zera lortu nahi dugu:
- Iurretari buruzko kalitatezko artikulu bat izatea euskarazko Wikipedian.
- Iurretari buruzko ezagutza ahalik eta zabalen biltzea.
- Herriari buruzko informazioa ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaltzea.
Nork hartu dezake parte aldatu
Iurretari buruzko edukia sortzeko eta idazteko interesa duen edonork (herritarrak, erakundeak, elkartea...). Oso erreza da, nahikoa da interesa eta gogoa izatea. Editatzen ikasteko, ikastaro labur bat ere eskainiko da. Idazteko gogorik ez baduzu baina argazkizalea bazara, Iurretari buruzko argazki zaharrak zein berriak behar ditugu (auzoak, plazak, kaleak, baserriak, esanguratsua iruditzen zaizun guztia...).
Dagoeneko Wikilaria bazara, ongi etorri proiketu honetara!! Zure esperientzia eta ezagutzarekin seguru asko lagundu gaitzakezula!
Noiz eta Non? aldatu
Maratoia aldatu
2015eko abenduaren 12an, larunbata, 10:00-14:00 bitarte, Herri Bibliotekan.
Wikipedian ikasteko lantegiak aldatu
- Azaroaren 25an. 09:00 eta 11:00
- Azaroaren 26an. 16:00 eta 18:00
Antolatzaileak aldatu
- Iurreta Elizateko Udala
- Iurretako Herri Biblioteka
Laguntzailea aldatu
Kanpo estekak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iurretapedia |