Iurreta

Bizkaiko udalerria

Iurreta Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Durangaldea eskualdekoa, 2016. urtean 3.678 biztanle zituena.

Iurreta
 Bizkaia, Euskal Herria
Iurretako San Migel enparantza.
Iurretako bandera

Iurretako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Iurreta
AlkateaIñaki Totorikaguena Sarrionandia (EAJ)
Posta kodea48215
INE kodea48910
Herritarraiurretarra
Kokapena
Koordenatuak43°10′40″N 2°37′54″W / 43.177777777778°N 2.6316666666667°W / 43.177777777778; -2.6316666666667
Map
Azalera19,01 km²
Distantzia30 km Bilbora
Demografia
Biztanleria3.738 (2023)
43 (2022)
alt_left 1.852 (%49,5) (%48,4) 1.810 alt_right
Dentsitatea196,63 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 6,99
Zahartze tasa[1]% 19,21
Ugalkortasun tasa[1]‰ 41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,37 (2011)
Genero desoreka[1]% 13,4 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,75 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 45,67 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 34.28 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.iurreta.net

1990 urtetik da udalerri, 1926 urtetik mugakide duen Durango herriko zatia izan ondoren. Komunikabide zabal eta azkarrak ditu: AP-8, N-634 eta Euskotren Trenako trenbidea bertatik pasatzen dira.[4] 1950eko hamarkadara arte nekazari herria izan zen, baina herritik igarotzen den Ibaizabal ibai ondoko erriberetan lantegi ugari kokatu dira harrezkero, industrializazio azkarreko prozesu batean, bereziki burdin, papergintza eta makina-erreminta sektoreetan. Egun, zerbitzuak eta industria dira herriko sektore nagusiak.[5] Herriak ondare historiko zabala gordetzen du, hala eta guztiz ere, hala nola San Migel parrokia (XIX. mendearen hasiera), Goiuriko, Amatzako eta Arandiako baselizak, Goikolea jauregia (XVII. mendea) eta Ertzilleko garaia (XVI. mendea). Elizatea ere bada, eta beraz iurretarrak Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren jurisdikziopean daude.

Izena aldatu

Iurreta toponimoaren inguruan, dauden azalpenak argi uzten iu elementua hiru-ren laburdura dela. Bigarren elementuaren inguruan bi azalpen posible azaltzen dira. Lehenengo azalpenaren arabera, ur eta ugaritasuna adierazten duen eta atzizkiaren arteko elkarketaren ondorioz (ureta), toponimoaren esanahia hiru ibaien lekua litzateke. Bigarren hipotesiaren arabera, errota eta eta atzizkiaren arteko elkarketa gertatzen da, eta beraz, esanahia hiru erroten lekua litzateke.[erreferentzia behar]

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Iurreta Durangaldean kokatuta dago, Ibaizabal errekaren ertzetan. Iurretarekin bat, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarrek osatzen dute Durangaldea.

Lurraldearen baren, Iurretako elizateak 17 kilometro luze-zabalera du, bere gune garrantzitsuena Ibaizabal ibaiaren aldamenean sortu delarik. 112 metrokoa da bere tarteko altuera.

Iurretaren mugak hauexek dira: Iparraldetik Ibarruri (Muxika), hegoaldetik Durango, ekialdetik Garai, Berriz eta Abadiño eta Zornotza mendebaldetik. Halere, gaur egungo mugak ez dira historian zehar izan dituenak, desanexioaren ostean pixkat aldatu egin baitziren.

Topografia aldatu

Anbotoko eta Aramotzeko kareharrizko mendizerrak hegoaldetik eta Oiz mendia iparraldean duelarik, Ibaizabal errekaren aranean aurkitzen da Iurreta. Ibaizabal aranak bereizten dituen menditxo eta erreka txikiz osatua dago eta gehien bat insignis-pinua nabarmentzen da.

Ingurune naturala aldatu

Ibaiak eta errekak aldatu

Ibaizabal ibaiak Iurreta zeharkatzen du, hauxe ibai emaritsuena izanik. Iparraldetik, Oiztik datorren Oromiño ibaiak, ura ematen dio, baita Kataño errekak, Aranzuli errekak, Arriandi errekak, Ertzila errekak, Errondoko errekak eta Zaldai errekak ere mendebaldetik ekialdera izendatuz. Hegoaldetik Larrinagatxu errekak eta Etxaran errekatxoak bateratzen dira Ibaizabalera ura isuriz.

Mendiak aldatu

 
Azkorra, Iurretako mendia

Iurretako punturik garaiena Gallandako tontorra da 527 metrora, eta hainbat mendi apalago dira herriaren erliebea osatzen dutenak:

  • Axmokil (413 m).
  • Iruatxeta (394 m).
  • Akamendi (385 m).
  • Axmokil-txiki (380 m).
  • Azkorra (358 m).

Udalerri mugakideak aldatu

Mugakide ditu iparraldean Muxika (zehazki, Muxikako Ibarruri auzoa), hegoaldean Durango, ekialdean Garai eta Abadiño, eta mendebaldean Zornotza.

Auzoak aldatu

Herrigune nagusiaz gainera, Arriandi, Amatza, Goiuria, Orozketa, Oromiño, Bakixa eta Santa Apolonia auzoek osatzen dute udalerria.

Historia aldatu

1072ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ihurretako San Martin monasterioa. Erdi Aroan Durangoko merindadeko hamabi elizateetako bat izan zen Iurreta, eta Bizkaiko burdinola-herri oparoenetakoa izan zen XIX. mendea arte. 1926ko azaroaren 12an, Espainian Primo de Riveraren diktadurak agintzen zuelarik, geratu zen Iurretako elizatea Durangoko udalaren barnean, bertakoek nahi ez zuten arren, eta hutsean geratu ziren ondoko urteetan udal bihurtzeko egin ziren saio guztiak; erabaki hori hartzeko Durangoko udalerria zabaltzeko beharra eta Iurreta ur-hornidura ziurtatzea argudiatu ziren.[6] 1950ean bizkortu egin zen Iurretako industrializazioa eta industria-herria zen 1970erako. 1982-2007 bitartean, Iurretan Euskal Irrati Telebistaren egoitza nagusia udalerrian kokatu zen, AP-8 errepidearen ondoko eraikin batean. 1990eko urtarrilaren 1ean, udal bihurtu zen berriro Iurreta, Iurretako Eleizatea izenaz.

Demografia aldatu

Durangotik banandu zenetik, Iurretak populazio galera garrantzitsua izan du. 1991ean 5.000 biztanle inguru bazituen, 2011rako 3.800 biztanleren bueltan zegoen eta populazioa jaisten ari zen.

Iurretako biztanleria

Politika aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Iurretako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Iñaki Totorikaguena Sarrionandia da. 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan kargua berretsi zuen.

2015eko udal hauteskundeak aldatu

Iurretako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 11
825 (% 43,47)
4 / 11
691 (% 35,45)
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
660 (% 34,77)
4 / 11
639 (% 32,79)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
258 (% 13,59)
2 / 11
337 (% 17,29)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
128 (% 6,74)
1 / 11
186 (% 9,54)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
0 / 11
66 (% 3,39)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Administrazio lokala aldatu

Udalaren eraketa (2015-2019) aldatu

Alkatea aldatu

  • Iñaki Totorikaguena Sarrionandia (EAJ/PNV) 

Zinegotziak aldatu

  • Zorione Fundazuri Urkidi (EAJ/PNV) 
  • Oskar Koka Lorente (EAJ/PNV) 
  • Itxaso Garamendi Eguren (EAJ/PNV) 
  • Julian Gorospe Artabe (EAJ/PNV) 
  • Ainhoa Albizuri Bernaola (EAJ/PNV) 
  • Amatza Abasolo Txabarri (BILDU)
  • Liher Aiartzaguena Brabo (BILDU)
  • Eskarne Jaio Magunazelaia (BILDU)
  • Xabier Rodriguez Larrinaga (BILDU)
  • Mª Ángeles Muñoz Llamas (PSOE)

Alkateen zerrenda desanexiotik gaur egun arte aldatu

  • (1991-2007): Jose Martin Etxebarria Maguregi (EAJ-PNV)
  • (2007-): Iñaki Totorikaguena Sarrionandia (EAJ-PNV)

Udal instalazioak aldatu

Udaletxea

 
Goikola jauregia. Udaletxea

Goikola Jauregia-n (Aita San Migel Plaza,4) kokatuta dago eta Udaleko egoitza ofiziala da. 1993ko urtarrilaren 30ean inauguratu zen berritu ondoren. Bere baitan, osoko bilkuren aretoa, alkatetza, idazkaritza, kontu-hartzailetza eta Hirigintza sailak daude.

Udal bulegoak aldatu

 
Udal bulego berriak

2010. urtean Bidebarrieta 5ean kokatuta dagoen bulegoetara eraman ziren erregistro eta informazioa, diru-bilketa saila, Udaltzaingoa eta Bake Epaitegia. Halaber, 2016. urtetik aurrera oinarrizko gizarte zerbitzua ere bertan egongo da.

Udal hilerria aldatu

 
Hilerria

Iurreta auzoko 3. zenbakian kokatzen da, Goiuriako errepidean. XIX. Mendekoa da. Gerora, bi handitze lan jasan ditu, bata 1996. urtean eta azkena 2009an. Azken lan hau Adios Aldizkariak antolatutako Hilerrien Lehiaketako finalisten artean egon zen. Gaur egun, hilerria bi zati nabaritan banatuta dago, batetik antzinako esparrua eta bestetik, izandako handitze lanak. Bereizketa hau garbi irudikatzen da eraikitze lanetan erabilitako materialetan eta erabilitako ehorzketa sisteman.

Hirugarren Adinekoen Elkartea aldatu

 
Olaburu frontoia

Bixente Kapanaga 9an kokatuta dago, eta kafetegi bat eta adineko pertsonei zuzendutako hainbat instalazio daude. Goiuriko Ama Nagusien Elkarteko egoitza da.

Olaburu pilotalekua aldatu

Olaburu 1ean kokatuta dagoen pilotaleku estalia da, 1985. urtekoa eta Olaburu Pilota Elkarteak kudeatzen du. Bolatoki eta probaleku bat ditu barnean, eta San Migel jaietan probak ospatzen dira.

Larrakozelaia futbol zelaia aldatu

Iurreta 5ean kokatzen da, Goiuriako errepidean. Iurretako Kirol Taldeak erabiltzen du. 1984. urtean eraiki zen eta 1997. urtean aldagelak berritu ziren eta harmaila estali zen. 2004. urtean soropil artifiziala jarri zen.

Ibarretxe Kultur Etxea aldatu

Bidebarrietan kokatuta dago. Areto nagusi batek eta funtzio anitzeko gelak osatzen dute. Eraikuntza berean umeen Ludoteka, KZ Gunea eta Udal Liburutegia kokatzen dira.

 
Ibarretxe kultur-etxea
Iurretako Jose Txintxurreta[7] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ibarretxe eraikin hau 1998. urtean erosi eta konpondu zuen Iurretako Udalak, kultur etxea eta arestian aipatutako zerbitzuak herritarrei eskaintzeko asmoz. 2000 urteko abenduaren 31ean inauguratu zen eta 2011ean zehar hasi zen zerbitzuak eskaintzen.[10]

Goiuria Kultur Gunea aldatu

Zubiarren 2an kokatzen da eta udalerriko elkarteentzako toki bat da: bilera gelak, bulegoak eta funtzio anitzeko areto bat ditu, 2009. urtean martxan jarri zena. Lokal hau Goiuria Ikastola-ko egoitza zen eta 2007. urtean lagapenaren bidez Udalaren esku utzi zuten.

Iturburuko ortuak aldatu

 
Iturburu Ortuak

2010. urtean hasiera eman zitzaion ortu ekologikoen proiektu honi, Iturburu auzoan. 40 lursail prestatu ziren eta guztiak bete ere. Lursailak 75 m2ko azalera dute, eta erabiltzaileek norbere kontsumorako erabiltzen dute, beti ere teknika ekologikoak erabiliz. 

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Hezkuntza aldatu

Iurretako herrian dauden lau ikastetxe publikoak eskola-gune berean kokatuta daude. Inguru berean daude bata bestearen alboan eta ondorioz herriko gazteek euren ikasbidean zehar ez dute urrun joan beharrik. Iurretan dauden ikastetxe publikoak honako hauek dira: Etorkizuna haurreskola, Maiztegi Herri Eskola, Juan Orobiogoitia BHI eta Iurreta Lanbide Heziketa LHII.

Kultura aldatu

 
Iurretako dantzariak

Dantzarako tradizio handiko herria da eta Iurretako dantzek badute berezko nortasuna. Horrez gain, bost urterik behin Urrijena dantza jaialdia antolatzen da. Lehen aldiz 1981ean egin zen. Azkena 2014.urtean burutu da.

Euskara aldatu

Tokiko euskalkia mendebaldeko euskara da, sortaldeko bizkaieraren parte den Durangaldeko euskara[11][12][13]. Euskaldunak dira iurretarren % 55.

Jaiak eta ekitaldiak aldatu

Iurretako jai nagusia San Migel Eguna da, irailaren 29a.

Auzorik auzo honako hauek dira jaietako batzuk:

  • Arriandi - Santa Marina (Santa Maña), uztailaren 18a
  • Goiuria - Santi Kurutz, maiatzaren 3a
  • Orozketa - Santiago, uztailaren 25a
  • Oromiño - San Marko, apirilaren 25a
  • Bakixa - San Sebastian, urtarrilaren 20a
  • Garaizar - San Mames, abuztuaren 17a

Ondasun nabarmenak aldatu

Elkarteak aldatu

  • Aurrera Begira C.T.L.E. Aurrera Begira Aisialdiko taldea 1986an sortu eta 1997an desagertu zen. Urte osoan zehar ume eta gazteekin lana egiteaz gain, udako kanpamendua antolatzen zuten bertan Natura eta aisialdirekin loturiko hainbat ekintza antolatuz.
  • Emoixu Odol emaileen elkartea. Emoixu Iurretako Odol eta hemoderibatuen emaileen elkartea 1989an sortu zen, Basurtoko Ospitaleak herritar batzuen eskaerari erantzunez. 2002ko maiatzaren 8an ofizialki izena eman zuten Elkarteen Erroldan. Hasierako urteetatik gaur egunera arte Txonpolo elkartearen laguntza jaso dute.
  • Iurreta Txirrindulari Elkartea
  • Zaldai Mendi Taldea
  • Maiztegi Herri Eskola Guraso Elkartea, 1988eko azaroaren 8an sortu zen. Guraso elkarte honen helburu nagusia Maiztegi Herri Eskolako ikasleen guraso edo tutoreen eta zuzendari eta maisu-maistren arteko harremanak erraztea da. Horretarako, hauek dira elkartetik burutzen diren lanak:
  • Ikastolaren erakunde, zerbitzu eta jarduera osagarriak sustatzea, umeen trebetasunak bideratzeko, ume bakoitzaren gaitasun eta ahalmenaren arabera, lanbide-orientazio egokiarekin bat eta gizarteak eta administrazio publikoek umeentzat eskaintzen dituzten laguntzak ahalik eta gehien erabilita.
  • Ikastolari laguntzea hezkuntzako funtzio berezi eta zehatzaren garapenean, eta, elkartearen ahalmenen barruan, elkarlanean aritzea ikastolak hobeto moldatzeko baliabide hobeak eduki ditzan.
  • Eskola ondoko jarduerak sustatzea, maisu-maistrekin adostuta, ikastolan baja ematen duten ikasleek lanarekin edo goi mailako ikasketekin lotura bat aurki dezaten.
  • Gurasoen eta ikasleen ekimenak eta iradokizunak bideratzea, ikastola eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzua hobea eman dezan, eta ziurtzat hartzea ezin dela eskolaren zuzendaritzan eta antolaketan esku hartu.
  • Olaburu pilota taldea, Iurretako herrian 2004an sortutako euskal pilotako klub mistoa da. Herriko Olaburu frontoitik hartu du bere izena eta azken urteetan pilotarekiko zaletasuna bultzatu du.
  • Mikel Deuna Dantza Taldea, Durangaldeko dantza tradizionalen bidez euskal folklorea sustatzea helburu duen dantza taldea da. 1991. urtean elkarte bezala sortu arren, lehenagotik bizirik zegoen herri eta dantzari mugimendu baten jarraipena da.
  • Laixiar Irratia
  • Anderebide Iurretatako Emakumeen Elkartea. 2009ko apirilaren 30ean sortu zen, zenbait emakumek jabekuntza ikastaroetan parte hartu eta elkarte bat sortzera animatu ondoren.Aniztasunetik abiatuta, Iurretako bizitza publikoan parte hartuz, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko ekimen, beharrizan eta eskaerei erantzun nahi dien Emakumeen Elkartea da.
  • Iurretako pentsionistak. 2019ko urtarrilean sortutako taldea da. Helburua gutxieneko pentsioa 1080 € izatea, alarguntasuna %100 eta urteko IPC delako erreala denei igotzea da, baita lanpostu berean emakumezkoek eta gizonezkoek berdin irabaztea. Zaintza partekatua izatea ere aldarrikatzen dute.

Garraiobideak aldatu

Autobusak aldatu

  IURRETAN GELDITZEN DIREN AUTOBUS LINEAK

Eragilea Linea Jatorria-Norakoa Geldialdiak
Bizkaibus A3512 BILBO - LEKEITIO (Autopistatik) Bilbo – Iurreta-(Bidebarrieta) – Abadiño – Berriz – Mallabia – Markina – Berriatua – Amoroto – Lekeitio
Bizkaibus A3915 BILBO - ONDARROA (Autopistatik)
(Termibus)
Bilbo – Galdakao – Durango – Abadiño – Berriz – Mallabia – Markina – Berriatua – Ondarroa
Bizkaibus A3923 ELORRIO - BILBO (Autopistatik) Elorrio – Abadiño – Durango – Iurreta – Bilbo
Bizkaibus A3933 BILBO- DURANGO (Autopistatik) Bilbo – Iurreta – Durango
Bizkaibus A3911 BILBO- DURANGO Bilbo – Galdakaoko Ospitalea – Lemoa – Durango
Bizkaibus A3912 BILBO- EIBAR Bilbo – Galdakaoko Ospitalea – Lemoa – Durango –Ermua –Eibar
Bizkaibus A3924 ERMUA- EHU/UPV
(Eskola egunetan)
Ermua – Durango – EHU / UPV
PESA Iurretako geralekuan (Maspe)[14] DONOSTIA - BILBO Donostia – Tolosa – Zumarraga – Bergara – Bilbo
PESA DONOSTIA - BILBO Donostia - Lasarte – Andoain – Billabona – Tolosa – Alegia – Ikaztegieta – Ordizia – Beasain – Ormaiztegi – Zumarraga – Antzuola - Bergara – Elgeta – Elorrio – Durango – Bilbo
PESA OÑATI/BERGARA- BILBO Oñati/Bergara – Arrasate – Durango – Bilbo
PESA OÑATI/BERGARA- BILBO Oñati/Bergara – San Prudencio – Arrasate – Elorrio – Durango – Bilbo
CONTINENTAL-AUTO[15] DURANGO - GASTEIZ Durango – Iurreta - Izurtza – Mañaria – Urkiola – Otxandio – Legutio – Urbina – Miñano – Gamarra – Gasteiz

Taxi-Auzunea aldatu

 
Taxi-Auzunea zerbitzua

Bakarrik Iurretan erroldatuta dauden herritarrentzako eta herrigunetik auzoetara eta auzoetatik herrigunera egiten diren joan-etorriak errazteko taxi-zerbitzua da. Iurretako Udalak hartzen du bere gain zerbitzu honen kostu gehiena.

Iurretar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Gaztelaniaz) Diagnóstico de sotenibilidad municipla de Yurreta. , 104 or..
  5. Ibidem, 14. orrialdea.
  6. (Gaztelaniaz) «Iurreta celebra 25 años de independencia» Deia 2015-04-19.
  7. «Txintxurreta Garmendia, Jose - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  9. «Eskolako gaiztakeriak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  10. Iurretako Udalaren webgunea
  11. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  12. «Iurreta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  13. «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  14. Pesaren Webgunea
  15. Continental - Auto webgunea

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa