What About Bob?
What About Bob? (euskaraz Zer gertatzen zaio Bobi?) 1991ko Frank Oz ingeles-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko film bat da. Bill Murray eta Richard Dreyfuss aktoreek antzeztu zuten.
What About Bob? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | What About Bob? |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Frank Oz |
Gidoigilea(k) | Tom Schulman |
Antzezlea(k) | |
Bill Murray (Bob Wiley (en) ) Richard Dreyfuss (Dr. Leo Marvin (en) ) Julie Hagerty Charlie Korsmo Kathryn Erbe Tom Aldredge Aida Turturro Dennis Scott (en) Marcella Lowery Reg E. Cathey (en) Roger Bowen Stuart Rudin | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Laura Ziskin (en) |
Konpainia ekoizlea | Touchstone Pictures Touchwood Pacific Partners (en) |
Edizioa | Anne V. Coates (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Miles Goodman |
Argazki-zuzendaria | Michael Ballhaus |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentua aldatu
Bob Waily (Bill Murray) New York hiriko tipo neurotiko bat da, fobia eta mania ugariren jabe dena. Behinola, bere arazoak konpondu asmoz Leo Marvin (Richard Dreyfuss) psikologo prestigiotsuaren kontsultara bertaratuko da. Boben ustez Leok berehalakoan lagunduko omen du, eta Leok oporrak hartzean, Bobek atzetik jarraitu eta haren oporlekuko etxera joatea erabakiko du. Leok Bob han dela jabetzean, hura begi bistatik kentzeko asmoz "bere arazoetatik oporraldia" hartu beharra duelako zeharkako aipamena egingo dio. Bobek Leoren aipamena gaizki ulertu eta Leo eta haren familiarekin bizitzen jarriko da. Leoren zoritxarrerako, Bob aldendu beharrean bere senideen begikoa eta konfidantzazko adiskidea bilakatuko da. Orduan, Leok Bob erditik kentzeko asmoz, bere onetik atera dezakeen egitasmo bati ekingo dio.
Aktoreak aldatu
- Bill Murray: Bob Wiley
- Richard Dreyfuss: Leo Marvin doktorea
- Julie Hagerty: Fay Marvin
- Charlie Korsmo: Sigmund "Siggy" Marvin
- Kathryn Erbe: Anna Marvin
- Tom Aldredge: Guttman jauna
- Susan Willis: Guttman andrea
- Roger Bowen: Phil
- Fran Brill: Lily Marvin
- Brian Reddy: Carswell Fensterwald, M.D.
- Doris Belack: Catherine Tomsky doktorea
- Melinda Mullins: Marie Grady, Good Morning America saioko elkarrizketatzailea
- Marcella Lowery: Betty, markagailuaren langilea
- Margot Welch: Gwen, markagailuaren langilea
- Barbara Andres: Claire, Marvin doktorearen idazkaria
- Aida Turturro: Emagaldua
- Lori Tan Chinn: Wing, autobus gidaria
- Reg E. Cathey: Howie, Good Morning America saioaren zuzendaria
- Tom Stechschulte: Lennie, Good Morning America saioaren ekoizlea
- Richard Fancy: Ministroa (apaiz protestantea)
- Joan Lunden: Bere burua antzeztuz
Kanpo estekak aldatu
- What About Bob? filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)