Watchmen (telesaila)
Watchmen (euskaraz: «Zaindariak»), AEBetako superheroi telesail bat da. DC Comics argitaletxearen 1986-1987ko izenburu berdineko komikian oinarritua dago. Regina King, Don Johnson, Tim Blake Nelson, Yahya Abdul-Mateen II, Andrew Howard, Jacob Ming-Trent, Tom Mison, Sara Vickers, Dylan Schombing, Louis Gossett Jr. eta Jeremy Irons aktoreek antzeztu zuten.
2019ko urriaren 20tik HBO telebista katean aireratzen da.
Argumentua aldatu
Zaindari mozorrotuak kriminal gisa tratatuak diren unibertso alternatibo batean girotua, 'Watchmen' telesailak Alan Mooren jatorrizko komikian oinarrituz harekin zerikusia duen eduki berria sortzen du.
Aktoreak aldatu
Nagusiak aldatu
- Regina King: Angela Abar detektibea
- Don Johnson: Judd Crawford, Tulsako polizia burua
- Tim Blake Nelson: Wade, Tulsa Poliziako detektibea
- Yahya Abdul-Mateen II: Calvin "Cal" Abar, Angelaren senarra
- Andrew Howard: Red Scare, Tulsako polizia komunista
- Jacob Ming-Trent: Panda, Tulsako Poliziako detektibea
- Tom Mison: Phillips jauna, Country Manorreko Jaunaren morroia
- Sara Vickers: Crookshanks jauna, Country Manorreko Jaunaren morroia
- Dylan Schombing: Christopher "Topher" Abar, Angelaren adoptatutako semeordea
- Louis Gossett Jr.: Will Reeves, 1921ko Tulsako istiluetatik bizirik ateratako paraplegiko adindua eta Angelaren aitona
- Jeremy Irons: Adrian Veidt, kredituetan "Country Manorreko Jauna"
Noizbehinkakoak aldatu
- Jean Smart: Laurie Blake agentea
- Frances Fisher: Jane Crawford, Judden emaztea
- James Wolk: Joe Keene Jr., Oklahomako senatari errepublikanoa
- Hong Chau: Lady Trieu
Gonbidatuak aldatu
- Jessica Camacho: Jenny Pirata
- Cheyenne Jackson: Justiziagile Kapusaiduna
- Henry Louis Gates Jr.: Bere burua antzeztuz
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala, HBO katea (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)