Vladimir Prelog (Sarajevo, Austria-Hungariako Inperioa, 1906ko uztailaren 23- Zürich, Suitza, 1998ko urtarrilaren 7a) kimikaria eta unibertsitateko irakasle izan zen.

Vladimir Prelog

Bizitza
JaiotzaSarajevo1906ko uztailaren 23a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Jugoslaviako Erresuma
 Suitza
HeriotzaZürich1998ko urtarrilaren 7a (91 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Hezkuntza
HeziketaCzech Technical University in Prague (en) Itzuli
Tesi zuzendariaEmil Votoček (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Har Gobind Khorana
Hizkuntzakesloveniera
Kroaziera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Zagrebeko Unibertsitatea
ETH Zürich
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Pontifize-Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Croatian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli

Find a Grave: 92076127 Edit the value on Wikidata

Kimikako Nobel saria jaso zuen, John Warcup Cornforthekin batera, 1975ean, estereokimikaren arloan egindako lanengatik. Suitzako hiritartasuna 1959an lortu zuen. Nazionalitate jugoslaviarra izan zuen denbora luzean, nahiz eta Txekoslovakian eta Suitzan bizitzen denboraldi luzeak egin.

Biografia aldatu

Vladimir Prelog Sarajevon —orduan Austria-Hungariako Inperioaren barnean— jaio zen 1906ko uztailaren 23an. Zortzi urte zituen Franz Ferdinand Austriakoa artxidukeak eta bere emazteak Sarajevora bisita egin zutenean, eta Sarajevoko atentatua delakoan artxidukea hil zutenean. Atentatu hori Lehen Mundu Gerra leherrarazi zuen elementuetako bat izan zen.

Ikasketak aldatu

1915ean, Zagrebera joan zen bizitzera familiarekin batera, eta hango institutuan ikasi zuen. Hamasei urte zituela, Chemiker Zeitung zientzia-aldizkari alemaniarrean artikulu bat argitaratu zuen; hori izan zen bere lehen argitalpen zientifikoa. 1924-1929 urte-tartean Kimikako ikasketak egin zituen Pragako Teknologia Institutu Txekoslovakiarrean.

Prelogek berak zioenaren arabera, bere heziketa zientifikoaren oinarria Rudolf Lukes-i zor zion. Gainera, haren adiskide izan zen, 1960an hil zen arte. Robert Robinson, Christopher Ingold eta Leopold Ruzicka izan ziren Prelogen trebakuntzan paper garrantzitsua jokatu zuten beste izen batzuk.

1929an, Ingeniaritzako doktore titulua lortu zuen. Urte horretako krisi ekonomikoa zela medio, ezin izan zuen irakaskuntzan sartu, eta Pragako kimika-laborategi batean lan egin zuen. Postu horrek ikerketa batzuk, maila apalekoak baziren ere, egiteko aukera ematen zion, baina giro akademikoa zuen gogoko.

1933an ezkondu zen, Pragan. Aurrerago, 1949an, Zurichen bizi zela, izan zuen familia.

Lana aldatu

1935ean Zagrebera itzuli zen, eta Zagrebeko Unibertsitatean lanpostu bat lortu zuen. Irakasle-lanetan aritu zen, nahiz eta kategoria eta soldata laguntzaile mailakoak izan. Bi ikasleren laguntzarekin botika-lantegi txiki batean lan egin zuen, eta hortik ateratzen zituen berarentzat eta bere laborategiarentzat beharrezko baliabideak.

1941ean alemanek Jugoslavia inbaditu zuten, eta herrialde horretatik joatea erabakitzen du. Emaztearekin batera, Suitzan jarri zen bizitzen.

Zuricheko Eskola Politekniko Federaleko laborategian, Kimika Organikoaren laborategian, lan egin zuen. 1957an, laborategiko buru zen.

Vladimir Prelogek bidaiak gustuko zituen. Munduko 150 herrialdetan baino gehiagotan izan zen, eta hitzaldiak eta mintegiak eman zituen.

Zurichen hil zen, 1998ko urtarrilaren 7an.

Nobel saria aldatu

1975ean jaso zuen, John Cornforthekin batera, Nobel saria, konposatu kimikoen eta estereokimikaren arloan egindako lanengatik. 400 lanek baino gehiagok osatzen dute haren ekoizpen zientifikoa. Katedratiko gisa estilo elokuentea zuen, eta kimikari-belaunaldi asko trebatu zituen. 1986an, Zientzia eta Arteen Akademia Kroaziarreko ohorezko kide izendatu zuten.

Kanpo estekak aldatu