Estereokimika

Molekuletan, atomoen antolaketa espaziala eta horrek substantziaren propietateetan duen eragina aztertzen duen kimikaren atala

Estereokimika molekula baten zatiek espazioan duten ordena eta antolaketa da, molekulen forma alegia, eta horrek propietateetan duen eragina aztertzen duen kimikaren alorra.

Isomero motak; estereokimika estereoisomeroez bereziki arduratzen da.

Kekulék egindako lanetan oinarrituz, Le Bel eta Van´t Hoff zientzialariek sortu zuten adar hau. Oinarri jakin batzuetan finkatzen da:

  1. Karbonoak dituen 4 loturak tetraedro batean kokatzen dira.
  2. Elementuen arteko loturak ez dira erabat finkoak, eta badute mugikortasun bat.
  3. Badira optikoki elkarren alderantzizkoak ez diren isomeroak eta tasun desberdinak dituztenak.
  4. Katea itxietan gertatzen diren atomo-ordezkatzeetan tentsioak sortzen dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu