Victoria (2015eko filma)
Victoria 2015. urtean Sebastian Schipper alemaniar zinema zuzendariak eginiko film dramatikoa da. Plano sekuentzia bakar batean grabatuta dago.[1]
Sinopsia aldatu
Victoria Berlinera lan egitera joan den neska espainiarra da. Gau batean, Berlingo Kreuzberg auzoko techno musika klub batetik irteten denean, lau mutilez osatutako talde bat ezagutzen du, eta konbentzitzen dute hiriko gaueko benetako berlindarrek nola gozatzen duten erakusteko. Kamera Victoriak gau hartan bi orduz, goizeko lauretatik seiak arte, gertatzen zaion guztiaren lekukoa da, eta nola horiek guztiek bere bizitza erabat aldatuko duten hain denbora-muga txikian.
Aktoreak aldatu
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Laia Costa | Victoria |
Frederick Lau | Sonne |
Franz Rogowski | Boxer |
Max Mauff | Fuss |
Burak Yigit | Blinker |
André Hennicke | Andi |
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |