Víctor Urrutia Vallejo

Víctor Urrutia Vallejo (Madril, 1942) enpresaburu eta akzioduna. Forbesen arabera, Arabako gizon aberatsena da. Asua Inversiones enpresa baliatzen du bere inbertsioak egiteko.[1] Egun, CVNE, Ence eta Árima Real Estate enpresetan ditu akzioak eta aholkularia da IBM España SA eta El Norte de Castilla SA. enpresetan.[2]

Víctor Urrutia Vallejo
Bizitza
JaiotzaMadril, 1942 (81/82 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Biografia aldatu

Juan Urrutia Zuluetaren biloba, Hidroeléctrica Ibéricaren sortzailea.[2][3] María Ybarra Marchimbarrenarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen.[4]

1978an, 36 urterekin, Urrutia Iberdrolako aholkulari gazteena bihurtu zen eta ondoren, 2006tik 2013ra Iberdrolako lehendakari ordea izan zen ere, enpresa horretako administrazio kontseiluaren kidea izan zen hogeita hamar urtez.[3][2] Barclays-en bocal eta Vocentoko %10aren jabea izan da ere,[5] 2011an Iberdrola eta Barclayseko aholkulari izateari utzi zion[6] eta 2015ean Vocentoko akzio guztiak saldu zituen.[7] Beste enpresa batzuen zuzendaritza izan zuen ere, besteak beste, Rolar de Inversiones SL, Asociación para el Progreso de la Dirección Norte, Cia Castellana de Bebidas Gaseosas SA eta Bebidas Gaseosas del Noroeste SA, hau da, Coca-Cola, Norbega, Begano eta Casbegaren botilaratzaileak.[2]

CVNE aldatu

1879 sortu zen, Haron eta 1997an burtsara atera zen. Egun, Urrutia CVNE (Compañía Vinícola del Norte de España) enpresaren akziodun nagusia da. Enpresa horren parte da Guardiako Bodega Viña Real enpresa, bere amaren familiaren ondarea zena, Vallejo Real de Asúa delakoa.[5][8] CVNE, Imperial, Viña Real eta Viñedos del Contino dira upeltegien izenak.[8] 2019an CVNE-k Davalillo gaztelua erosi zuen ardoari lotutako proiektu bat garatzeko.[9] Donald Trumpen muga-zergen ondorioz irabaziak murriztu zituen.[8]

Árima Real Estate aldatu

2022an Árima Real Estate enpresaren akzioduna egin zen Asua Inversiones enpresa baliatuta, izen horretan beste inbertsio batzuk egin ditu ere, besteak beste, Iberdrola, Ence, Proeduca Altus (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea) eta Rentabilidad 2009 enpresetan.[10][11]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) HERNÁNDEZ, ÁLVAR. (2020-11-03). «Los 100 españoles más ricos 2020» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Víctor Urrutia Vallejo, el hombre más rico de Álava» Crónica Vasca 2023-05-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  3. a b (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2022-02-19). «¿Quién es el hombre más rico de Álava?» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Víctor Urrutia Vallejo. Los más ricos de 2023 en España» ELMUNDO 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  5. a b (Gaztelaniaz) Hernanz, Carlos. (2013-04-23). «Víctor Urrutia prepara su jubilación: deja los consejos de Iberdrola y Barclays» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. (Gaztelaniaz) Hernanz, Carlos. (2013-04-23). «Víctor Urrutia prepara su jubilación: deja los consejos de Iberdrola y Barclays» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  7. (Gaztelaniaz) DÍAS, CINCO. (2015-12-17). «Urrutia vende su cuota en Vocento por 17 millones» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  8. a b c (Gaztelaniaz) Redacción. (2020-02-14). «Víctor Urrutia Vallejo, la mayor fortuna de Álava • GasteizBerri.com» GasteizBerri.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  9. Press, Europa. (2021-07-26). «CVNE inicia los trabajos para rehabilitar el Castillo de Davalillo» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  10. (Gaztelaniaz) EP, Forbes /. (2022-12-01). «Víctor Urrutia irrumpe en el accionariado de la socimi Árima coincidiendo con sus mínimos históricos en bolsa» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  11. Press, Europa. (2022-12-01). «Víctor Urrutia irrumpe en el accionariado de la socimi Árima coincidiendo con sus mínimos históricos en bolsa» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).

Kanpo estekak aldatu