Urquiola (itsasontzia)

petrolio-ontzia

Urquiola kasko bakarreko petrolio-ontzi bat izan zen. 100.000 tona petrolio zeramatzala, 1976ko maiatzaren 12an Galiziako kostaldean hondoratu eta marea beltza erraldoia sortu zen.

Urquiola (itsasontzia)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAstilleros Españoles
Historia
Urquiolaren hondamena
Inaugurazioa1973ko ekaina
Erregistro-herrialdeaEspainia eta Bahamak
Kokapena
Koordenatuak43°22′N 8°23′W / 43.37°N 8.38°W / 43.37; -8.38
Ezaugarriak
Dimentsioak15,19 (zingoa) × 39,07 (erruna) × 276,54 (luzera) m
Erruna39,07 m
Zingoa15,19 m
Tona-brutoak111.225 RT
Identifikazioa
Berezko-portuaNassau

Urquiola Espainiako bandera zeraman petrolio-ontzia izan zen, 276,54 metroko luzera, 39,07 metroko erruna eta 15,19 metroko zingoa zituena. Astilleros Españoles enpresak, Sestaoko lantegian eraiki eta 1973ko ekainean uretaratu zuten, eta 111.225 tonako pisu hila zuen..[1]

1976ko urperatze eta hondamenaren ondorioz, Urquiolaren hondakinak, berriz flotarazi ondoren, Ferrolgo portura eraman zituzten. Bertan, branka desegin eta txoparen zatia berrerabili zuten. Txopak makina-gela ia osorik zuenez, 1983an botatako Argos bulkcarrier ontzian erabili zuten.[2] 1988an, Urduliz izenpean Naviera Vizcaínara igaro zen. 1983ko abuztuaren 29an, Hampton Roadseko portuan, Norfolken ikatza kargatzeko txandaren zain zegoela, Urdulizek istilu bat izan zuen AEBko armadaren hegazkin-ontzi nuklearrarekin, Dwight D. Eisenhowerrekin hain zuzen ere.

1984an, Urdulizek berriro armadorez aldatu zuen, eta E.N. Elcanok Castillo de Quermensó izendatu eta Bahametako pabiloia eman zion. 2002. urtera arte jardunean egon zen, Bangladeshen desegin zuten arte.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Berria» La Hoja del Lunes 1973-6-4.
  2. (Gaztelaniaz) «El honor del capitán Castelo» Revista General de Marina 2005eko martxoa.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.