Solteko gaien itsasontzi

Bildu gabeko salgai lehorrak, hondarra, ikatza, metal-mea edota zerealak esaterako, garraiatzeko diseinatutako merkataritza-ontzia. Kubierta bakarrekoak dira.

Solteko gaien itsasontzia[1] (ingelesez: bulk carrier) solteko karga lehorrak garraiatzen dituen itsasontzi mota da.[2] Tamaina handiko zamaontzia izan ohi da (200.000 tona arteko pisu hila), kasu batzuetan 300 metroko luzera gaindituz, normalean abiadura txikian nabigatzen duena.

Sabrina izeneko solteko gaien itsasontzia, Handymax tamainakoa.

Solteko karga lehorra garraiatzeko ontzi horiek erraz identifika daitezke, bizkar jarraitu bakarra dutelako, hainbat eskotila (normalean bakoitiak) eta eskotillen tapa edo tapak dauden alde batera edo bi aldeetara lerrakorrak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Itsas Zuzenbideko Hiztegia] [2004]
  2. Enríquez de Dios, Juan José. (1994). Transporte internacional de mercancías. (1. argitaraldia) Pozuelo de Alarcón: ESIC Editorial, 277 or. ISBN 84-7811-174-3..

Kanpo estekak aldatu