Untziti (kontzeju)

Untzitibarreko kontzejua eta ibarburua, Nafarroa Garaian

Untziti[1][a] Untzitibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Untziti
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUntzitibar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Unciti
Posta kodea31422
Herritarrauntzitiar
Geografia
Koordenatuak42°44′50″N 1°30′07″W / 42.7472°N 1.5019°W / 42.7472; -1.5019
Azalera5,96 km²
Garaiera606 metro
Distantzia19,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria73 (2021:  1)

Untzitibarreko ibarburua da. 2021 urtean 73 biztanle zituen.

Bertako biztanleak untzitiarrak dira.

Izena aldatu

Untziti toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Uncite (1020)
  • Unciti (1067)
  • Uncit (1268)
  • Unat (1349)
  • Hunçit (1366)
  • Vncit (1532)
  • Uncit (1534)
  • Unciti (1556)
  • Unciti (1649)
  • Unciti (1767)
  • Unciti (1829)
  • Untziti (1974)

Etimologia aldatu

Untziti toponimoa eta euskaratik datorren toponimoa dela dirudi. Etimologia gertagarrienaren arabera, "huntzen lekua", -iti lekua adieraziko lukeen atzizkiari esker. Atzizki hori Nafarroako eremu euskalduneko beste biztanle-izen batzuetan agertzen da, hala nola Erbiti, Zilbeti edo Gorriti izenekoetan, eta Loiti edo Urrutia bezalako lekuizenetan, baina gaur egungo hizkuntzan jada ez dago halakorik.

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Untzitiko armarria Untzitibarreko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean sei puntako urrezko izar batez osatuta dago. »

Geografia aldatu

Untziti Untzitibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima aldatu

Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.

Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.

Estazio meteorologikoak aldatu

Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[4] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.


      Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Leireko monasterioak 1094an jaso zuen dohaintza bidez jauregi bat bertan. Karlos III.a erregeak 1393an eman zion hiribildua Leonel anaia bastardoari eta Nafarroa leinuko ondorengoei. Elizaren patronatua, Paulo II.a aita santuak 1464an Pedro Nafarroakoari berretsia, Iruñeko apezpikuari eman zitzaion 1481ean, Filipe Nafarroakoak uko egin ziolako.

Demografia aldatu

2021 urteko erroldaren arabera 73 biztanle zituen Untzitik.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
68 60 64 66 71 72 69 68 69 70 71 68 74 74 75 74 72 75 75 72 72
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Untzitibar sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Untzitibar atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /unt͡s̻íti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Untziti - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Untziti» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu