Txulora trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Ormaiztegin, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

"Txulora"n aritzeko aurretik txulo txiki bat ireki behar da, eta hiru metro ingurutik, arrasto batez markatuta, intxaurra sartu behar da zuloan, lur gainetik edo airetik botata. Beren nahia lortzen zutenek, zuloz kanpo gelditutako intxaurrak banatzen zituzten. Inork zuloan sartzea lortzen ez zuenean, hatzez bultzatu eta zuloratzen zuen aurrenekoarentzat izaten ziren orduan.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu