Xabier Mendiguren Bereziartu

euskal idazlea eta itzultzailea

Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, Gipuzkoa, 1945eko uztailaren 13a - 2023ko urriaren 2a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen. Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen 2021ean eta Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era bitarte. Iñaki Mendiguren itzultzailearen anaia zen.

Xabier Mendiguren Bereziartu

Bizitza
JaiotzaEzkio1945eko uztailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko urriaren 2a (78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea lizentzia : humanitateak
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Lan nabarmenak

Inguma: xabier-mendiguren-bereziartu Literaturaren Zubitegia: 100

Euskaraz traduktologiaren inguruan jardun duen egilerik oparoenetakoa izan da. Euskaltzalea eta ekintzaile nekaezina. XX. mende bukaeran eta XXI. hasieran lortu den Euskal Herriko itzulpen jarduna modernizatzearen eragilerik indartsuenetako bat izan da, eta nabarmentzekoa da itzulpenen maila jasotzeko eta itzulpenaren inguruan hausnartzeko egin duen ekarpena.[1] Martuteneko Itzultzaile Eskola, EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea), eta Senez aldizkaria sortzeko eragile nagusietako bat izan zen.[2]

Ibilbidea aldatu

Ezkioko Igartubeiti baserrian jaio zen, 21. mendean museo etnografiko bihurtua dagoenean.[3]

Filosofia eta Letretako lizentziako ikasketak Deustuko Unibertsitatean amaitu ostean, Euskara eta Euskal Literatura irakatsi zituen. Geroago, hainbat ikastola sortu ziren garaian, planifikazio didaktiko eta pedagogikoan parte hartu zuen.

 
Jose Ramon Etxebarriarekin euskarazko testuliburuak sortu zituen SAIOKA taldea.[4][5]

Testuliburuak ontzen nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen; hain zuzen ere, IKER taldearen sortzaile izan zen 1974an, zeinak Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu baitzituen.[1][6] Lehen irakaskuntzarako SAIOKA liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ziharduten, eta besteak beste pertsona hauek: Xabier Mendigurenek berak, Jose Ramon Etxebarriak, Xabier Kintanak, Imanol Añonek, Iñaki Antiguedadek, Kepa Martinez de Lagosek, Karmele Baelok, Joseba Agirreazkuenagak, Roman Basurtok eta Rafael Lopez Atxurrak.[6]

Geroago, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta hango irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen 1990a arte. Eskola horretatik atera ziren 1987an EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea eta Senez aldizkaria, Mendigurenen parte hartzearekin, jakina.[1][2]

« Itzultzaile Eskola sortzeko premia ikusten zuen jendeak. Europako itzultzaile eskoletako programak-eta begiratu zituen, eta hona nola egokitu ikusi zuen. Batetik, egin behar zen ikasi: denok ikasi behar genuen. Eta gero, zabaldu. Proposamen horien gidaria izan zen Xabier Mendiguren. »

Josu Zabaleta[2]


Pentsamenduaren Klasikoak bildumaren zuzendari teknikoa izan zen.

1998tik 2010era arte Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluko idazkari nagusia izan zen [1]

Haur literaturako hainbat lan itzuli zituen, batez ere ingelesetik eta alemanetik.

Elhuyar Hiztegiaren zuzendaria izan zen, Miren Azkaraterekin eta Xabier Kintanarekin batera.[7] Gainera, zenbait lan lexikografiko euskaratu zituen, eta EITBrentzako ere itzulpen lanak egin zituen.

Traduktologiaz, testuak era ulergarrian idazteko joera berriak aldatu

 
EIZIEren sortzaileetako bat

Traduktologiari eta itzulpengintzaren historiari buruzko funtsezko saiakera batzuk idatzi ditu, besteak beste hauek:

  • Itzulpen teoriazko ezagupenak (Lazkao, Pax, 1983),[8]
  • Itzulpengintza, historia eta teoria (Donostia, Elkar, 1995),[9]
  • Euskal Itzulpengintzaren Historia Laburra (Donostia, Elkar, 1996).[10]

Senez, Riev eta Jakin aldizkarietan artikulu andana argitaratu zituen.[11][1]

Ez dago zalantzarik Xabier Mendiguren aitzindari arrakastatsuetako bat dela. Euskara batuaren oinarriak 1966an sortu zirenean, euskara batu horrekin hizkuntza ulergarri, zehatz eta komunikatibo bat sortu behar izan zenean, Mendiguren erronka hori gainditzeko aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen (Jose Ramon Etxebarria,, Xabier Kintana, Andoni Sagarna, Mikel Zalbide, Luis Bandres, Joseba Intxausti, Klaudio Harluxet, Jose Antonio Aduriz, Martxel Aizpurua, Lore Azkarate, Andres Urrutia...).[12] Euskaraz idazten trebakuntza lortzeko hainbat ikastaro eman zituen, Jose Ramon Etxebarria eta Xabier Kintanarekin hainbatetan.

Belaunaldi horrek itzulpenak egiteko modu berriak ekarri zituen. Itzulpen literala ez zen sustatzen. Helburu nagusia testu ulergarriak lortzea zen, testuaren egitura apur bat aldatu behar bazen ere.

« Zientzia euskaraz lantzeko euskarri bi baino ez dira behar: zientzia egitea eta euskara erabiltzea. Posiblea da, borondatea badago; eta batzuek badakigu hizkuntza guztiak gai direla edozein jakintza-arlo lantzeko, pertsonengan bizirik badaude; hau da, benetan erabiltzen badira. »

—Joserra Etxebarria (aikor.eus)


Lanak aldatu

Itzulpen jardunaz gain, bereak diren obrak ere idatziak ditu, batik bat kontakizunak eta politikaren eta historiaren inguruko entseguak.

Itzulpenak aldatu

Guztira 40 bat liburu itzuli ditu, besteak beste egile hauenak: Cesare Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh, edo Laxalt.

 
Katua eta sagua liburua

KLASIKOAK bilduman 12 liburu itzuli ditu pentsamendu unibertsalaz:

EIZIEk sortutako Literatura Unibertsala bilduman, 7 liburu hauek itzuli zituen:

 
Elhuyar Hiztegiaren 3. argitalpenaren aurkezpena (2013). Ezkerretik eskuinera: Elixabete Etxeberria, Lurdes Ansa, Xabier Mendiguren, Alfontso Mujika, Itziar Nogeras, Sagrario Aleman, Antton Gurrutxaga eta Ainara Ondarra.

Narrazioa aldatu

Saiakera aldatu

 
Elhuyar hiztegiko zuzendarietako bat izan zen Xabier Mendiguren Bereziartu.

Biografia aldatu

Historia aldatu

Hiztegiak aldatu

Euskaltzain urgazlea (1975) eta ohorezkoa (2021) aldatu

 
Mendiguren, Euskaltzaindiaren bilera batean, 1970eko hamarkadako erdialdean.[oh 1]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an. Batzorde hauetan aritu zen: Gramatika (1976), Alfabetatzea (1979), Elebitasuna (1979), Irakaslegoa (1978-1983), Hiztegigintza (1987-1989), Exonomastika (1993-1997), Jagon saila (1995-1999) eta Corpusa (1999-2021).[14]

2021ean Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.[15]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Oharrak aldatu

  1. Aldamenean ditu Alfonso Irigoien, Eneko Irigoien, Txillardegi, Xabier Mendiguren Bereziartu, Iratzeder, Jose Maria Satrustegi, Luis Villasante, Jean Haritxelhar eta Jose Luis Lizundia.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Mendiguren Bereziartu, Xabier. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  2. a b c d Iraola, Arantxa. (2024-04-28). «Lemazainaren «arrasto» sentitua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  3. Leire. «“Ganbara museoan bihurtuta” Ipuin kontaketa tailerra. — Igartubeiti Baserria» www.igartubeitibaserria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  4. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  5. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  6. a b Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  7. a b ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  8. Mendiguren, Xabier.. (1983). Itzulpen-teoriazko ezagupenak. Itzultzaile Eskola ISBN 84-86268-01-X. PMC 39066238. (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  9. Mendiguren Bereziartu, Xabier ( 1945-). (D.L. 1995). Itzulpengintza : historia eta teoria. Elkar ISBN 84-7917-194-4. PMC 920102630. (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  10. Mendiguren, Xabier.. (1995). Euskal itzulpenaren historia laburra. Elkar ISBN 84-7917-525-7. PMC 39298544. (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  11. «Xabier Mendiguren Bereziartu ::70 artikuluak. Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  12. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa. (2017-11-27). #LarretikNoranahi dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  13. Bereziartu, Xabier Mendiguren. (1990). Ipuinak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  14. Mendiguren Bereziartu, Xabier. «Euskaltzain Urgazleak» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  15. a b «Mendiguren Bereziartu, Xabier» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  16. Irureta Azkune, Onintza. (2008-01-27). ««Gaurko erritmoekin euskararen normalizazioa izugarri berandutuko da»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  17. «Xabier Mendiguren Bereziartu: «Gaurko erritmoekin euskararen normalizazioa izugarri berandutuko da»» Argia 2008-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).

Kanpo estekak aldatu