Txiza, baita ere Txis jolasa, trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Burgin, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Joko honetan poxpolo-kaxa baten gainean bost zentimoko txanponak jartzen zituzten partehartzaile bakoitzeko. Lau edo bost metrotatik bakoitzak hamar zentimoko bi txanpon botatzen zituen kaxaren gainera; horiek botatzean txanpon txikiak kaxa gainetik lurrerarazten ahalegintzen ziren; tiratzaileak eroritako bost zentimoak eskuratu nahi bazituen, txanpon txikiak berak botatako hamar zentimokoetatik hurbilago geratu behar zuen kaxatik baino. Bestela, lurrean uzten zituen eta hurrengo jokalariak ere bere bi hamarrekoak kaxatik baino bost zentimokoetatik hurbilago uzten ahalegindu behar zuen. Asmatzen ez zutenen hamarrekoak deposituan gordetzen ziren jokoa amaitu arte eta jokoari berriro hasiera emateko bost zentimokoak jarri behar izaten ziren kaxaren gainean. [2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu