Txintxiketa trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Orexan, Gipuzkoan jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neska-mutilen joko hau lurrean laukia edo zirkulua eginez hasten zen, eta zozketan egokitutakoak tarte jakin bat uzten zuen marrarekiko. Orduan, makila mutur-zorrotza bota eta marra barruko gunean sartzen ahalegindu behar zuen. Tanto-kopuru jakinera jokatzen zen; makila marra barruan lurrean sartuta uzten zuenak tantoa bereganatzen zuen, eta tanto horiek aurrena eskuratzen zituena bere txandaren barruan irabazle gertatzen zen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu