Txintxen jokoa mutilen trebezia-jolasa zen. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Eratsunen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Txintx izneko jokoan mutilak ibiltzen ziren, urte guztiko igandeetan. Jokalariek bost xentimoko txanpona jartzen zuten lurrean, bata bestearen gainean. Lurrean uzterakoan txanponaren alde jakina gora begira jartzen zuten beti, lurrean egindako marratik hiruzpalau metrotara. Ondoren, aldez aurretik txotx eginda egokitutako txanda gordez, marra horretatik banaka botatzen zuten hamar zentimoko txanpona. Hamarreko txanponarekin bosteko txanpon-mordoxka jo eta lurrera botaz gero, aldi berean txanpon hauek buelta emanda utziaz, tiratzailearen sakelara joaten ziren. Botatakoan inork ez bazituen bostekoak jotzen, bere bost zentimoko txanpona hurbilen utzi zuenak berriz eskuan hartu eta pilatutako txanponak jotzen zituen, eta buelta emandakoak berarentzat izaten ziren. Honek aukera ematen zion bost zentimoko txanponei bigarren kolpea emateko -elkarren ondoan bazeuden behintzat-, eta buelta emandakoak berarentzat izaten ziren. Mutikoren batek jokoan huts egiten zuenean, bost zentikoko txanponetatik bere hamarrekoa hurbiltzen uzten zuen hurrengoak hartzen zion txanda.

Jokoari hasiera emateko bost zentimoko txanponak elkarren gainean jartze ziren, eta aurrekoan irabazle gertatua izaten zen jokoaren hasiera-emailea ere.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu