Txingo joko, baita ere Txingoka, trebezia-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Tolosan, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neskak zein mutilak aritzen ziren txingoan edo txingoka. Zoru gainean -laua bada hobe- sei laukizuzen marraztu eta 1., 2. eta 3.a "Trucame", "Cielos" eta "Maria" bitan zatitzen ziren, goitik beherako marra baten bitartez. Lehen laukian harri zapal bat jartzen zen eta oin bakarraren bidez bultza egin behar zitzaion laukiz lauki, seigarreneraino, "Maria" deitura iritsi arte. Harriak ez zuen marraren gainean geratu behar eta oinaz ere ez zegoen marra zapaltzerik. Eskuineko "Maria" izeneko laukira iristean, ezkerrekora pasatu behar zen. Bi oinak lurrean jarri, erdiko marraren alde banatan, itzuli-erdia eman eta egindako bidetik atzera itzultzen zen, berriro abiapuntura iritsi arte. Ondoren harri zapala bigarren laukian utzi behar zen eta lehen bezala ibilbide osoa egin, ondoren hirugarrenarekin jarraitzeko, eta abar. Harria marra gainean utzi edo oinaz zapaltzen zuena jokoz kanpo geratzen zen. Gaur egun ere umeak ibiltzen dira txingoka. [2]

Beste izenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu