Arlekin tximeleta.

Zerynthia rumina edo Arlekina Euskal Herrian aurkitzen den tximeleta bat da.

Deskribapena aldatu

Tamaina ertaineko tximeleta bat da, 5 zentimetroko zabalera duena. Arlekin pertsonaiaren koloreak ditu, horregatik deitzen zaio horrela. Xake taula baten antzeko marrazkia du, laukitxo zuriak eta beltzak. Laukitxo gorriak ere baditu tartekatuta. Arra eta emea antzekoak dira.

Bizi zikloa aldatu

Apirila eta maiatza artean ikusten dira tximeletak. Batzuetan irailean ere bai.

Non bizi da? aldatu

Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi da.