Arlekin[1] (italieraz: Arlecchino; frantsesez: Arlequin) italiar Commedia dell'arteren pertsonaia ezaguna da.

Arlekina, Maurice Sandek margotua

Kolore desberdineko laukiz edo erronboz egindako jantzia darama eta aurpegia mozorrotuta. Jatorriz bufoi lotsagabe, arrunt eta alferra zen, baina XVII. mendean Frantziara eta Europako agertoki guztietara igarotzean, haren zakarkeria goxaturik geratu zen eta, azkenik, zerbitzari gaixo eta sentibera bilakatu zen.

Marivauxek pertsonaia sendotzen lagundu zuen eta XVIII. mendeko bigarren erdian, komedia eta opera irrigarri askoren protagonista izan zen.

Egun, inauteri zenbaitetan pertsonaia nabaria da eta mozorro moduan erabiltzen da mundu zabaleko hiriko inauterietan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu