Puxtarriak haur jolas desberdinetan erabiltzen diren bolatxoak dira.

Lehen, buztinezkoak eta harrizkoak baziren ere, orain beirazkoak eta oso koloretsuak dira.

Euskaraz puxtarri izena du, baina "kanika" bezala ezagutzen da toki askotan.

Puxtarriak

Historia aldatu

Antzinako Egiptoko haur baten hilobian puxtarriak aurkitu ziren, k.a. 2500 urte ingurukoak zirela ondorioztatu zuten. Pakistan erdialdean dagoen Mohenjo-daro aztarnategian.

Erdi aroan aldatu

Puxtarriekin jolasteko ohitura Erdi Aroan, Europa guztian zehar zabaldu zen.

Gaur egun aldatu

Gaur egun ezagutzen ditugun puxtarriak agertu zireneko data zehatza ez da ezagutzen. Badakite 1846an beiragile alemaniar batek puxtarriak egiteko erabiltzen diren guraizeak asmatu zituela.

1870eko hamarkadan zeramikazko puxtarri merkeak saltzen hasi ziren.

Jolas motak aldatu

Puxtarriarekin egiten diren jolasak: aldatu

  • Ringer: Bi jokalarik hartzen dute parte jokoan. Hiru metro inguruko zirkulo bat egiten da eta 13 puxtarri kokatzen dira gurutze itxura eginez. Jokalariek puxtarri handiago batekin puxtarriak zirkulotik kanporatzea da helburua.
  • Euskal Herrian ohikoagoa da puxtarria potxo izeneko zuloan sartzean oinarritzen den jolasa. Jolastu aurretik, hainbat urrats bete behar dira. Aurkariaren puxtarriak kolpatuz txibi, oina eta tute jokaldiak egiten dira.

Munduko puxtarri txapelketa aldatu

1588an izan zuen aurreneko ekitaldia eta urtero jokatzen da Ostiral Santuan Tinsley Green herrian (Erresuma Batua) eta  Mendebaldeko Sussex konderrian (Erresuma Batua). Ringer jolasa jokatzen da.