Plazeboa, medikuntzan, gaixotasunarekiko eraginik ez duena baina gaixoaren ustez sendagarria den substantzia geldo bat da. Plazeboa hartuz gaixoaren arazoak/gaixotasunak hobetzen direnean, plazebo-efektua gertatu dela esan ohi da.

Hori dela eta, batzuen ustez teknika hau onuragarria da eta ondorio positiboak sortzen ditu, eta beste batzuen ustez abstraktua da eta ez die ezer eragiten. Eta beraz, ezin da onartu.

Jatorria aldatu

Plazebo hitza latinetik datorren aditz bat da. Bere esanahia “gustatuko zait” da.

Historia aldatu

Plazeboa exorzismoetan erabiltzen hasi ziren XVII. mendean deabrututa zegoen pertsona gezurretan ari zen ala ez frogatzeko.

XIII. mendean medikuntzan erabiltzen hasi ziren.

Plazebo efektua baldintzatzen duten faktoreak aldatu

Ondorengo faktoreek parte hartzen dute plazebo efektuan:

  • Pazientearen ezaugarriak.
  • Medikuaren ezaugarriak.
  • Bien arteko harremana.
  • Gaixotasuna.
  • Esku-hartzea: Sendagarrien ezaugarri fisikoa.

Funtzionamendua aldatu

 
Efektua.

Bi mekanismoen bidez funtzionatzen du:

  • Itxaropena: Pazienteak (medikamentua hartzen duen pertsonak) guztiz sinesten du medikamentuan eta horrek efektua egiten dio.
  • Baldintzapena: Pazienteak aurretik edukitako esperientziek eragina edukitzen laguntzen dutenean.

Arazo etikoa aldatu

Leku askotan debekatuta dago medikua pazienteari engainatzen ari delako eta bere eskubideen kontra doalako.

Plazebo motak eta erantzun motak aldatu

Plazebo motak aldatu

  • Puruak: Ez duena botikarik eta gaixotasuna konpontzen ez duena.
  • Ez puruak: Botikak dituztenak baina ez dutenak gaixotasuna konpontzen.

Erantzun motak aldatu

Erreaktoreak→Plazeboak eragina egiten  duenean

  • Erreaktore positiboak: Ondorio onak dituenean
  • Erreaktore negatiboak: Ondorio txarrak dituenean.

Ez erreaktoreak→plazeboak eraginik egiten ez duenean.

Bitxikeriak aldatu

  • Plazebo-efektuak mozkortu egiten du.
  • Plazebo bat dela dakigunean ere funtzionatzen du.
  • Animaliek ere plazebo efektua sentitzen dute.
  • Plazebo-efektuak haurrengan ere eragina du.
  • Plazebo-pilularen koloreak garrantzia du.